Optimismo metodologikoa

Erabiltzailearen aurpegia Irati Iciar 2016ko aza. 4a, 16:28
GEUren gogoeta prozesuko lehenengo bilera, Oihanederren. / Saioa Fdz. de Arangiz

"GEU momentu eder batean dago, baina egiteko asko dago oraindik".

Ez da nirea kontzeptua, Xabier Landabidea @txerren-i irakurritakoa baizik eta honela definitzen du: "Posibilitate edo aukera desiragarrien biderkatzearen eremu… jarduerara bultzatzen gaituen irudimen eta arrazoimenezko antolamendu…".

Ikuspegi, begi edo betaurreko horiekin ikusten dut GEU elkarteak ireki berri duen gogoeta prozesua. Elkartea momentu eder batean dago baina egiteko asko dago oraindik, bide asko ireki dira eta beste horrenbeste irekitzeko daude… hauek definitu, ezagutu, garatzeko eta etorkizuneko erronkei nola aurre egin jakiteko, Gasteizko euskararen komunitateko kideok "Zeu zara GEU" gogoeta prozesuan parte hartzera gonbidatuak izan gara.

[Bai, hasierako bileran espero baino jende gutxiago egon zen. Bai, euskaltzaleon kanpoko zirkuluetako jende gutxi zegoen. Bai, agian gogoeta izen horrekin jendea beldurtu egin genuen. Bai, eguraldi ona egiten zuen.]

Hala ere, lehen bilera hartan 30 pertsona inguru bildu ginen eta gure esperientzietatik abiatuta, GEUri zuzenean eta orokorrean Gasteizko euskalgintzari, egitekoak, hobetzekoak, erronkak, elkarlanak… markatzen hasi ginen.

Beste bi egun gelditzen dira. Garai berriek aukera asko ematen dizkigute, "aukera desiragarrien" eremua zabala eta ezezaguna da, normala da bertigo apur bat sentitzea… baina ziur nago erronka gaindituko badugu metodologia optimista aplikatuta izango dela.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide