Jaietan eragin

Erabiltzailearen aurpegia Irati Iciar 2015ko uzt. 10a, 02:00

Ez naiz oso jai zalea #daitort, ez naiz sekula izan, ezta gaztetan ere. Derrigorrez 'ondo pasatu' behar den momentu horiek ez ditut gogoko, gehiena urtean zeharreko ohituren errepikapena izaten baitzen. Ondorioz, jaietako hirugarren egunerako beti berdina egiteaz asper-asper egina egoten nintzen.

Adinarekin, jaiak bizitzeko modua ere aldatu da. Jaietarako antolatutako ekintzen atzean ideia edo asmo bat dagoela konturatzen joan naiz, herritarrak gustora eta pozik egoteko ekitaldi antolatuak baitira (nola zen,panem et cirquenses hura?).

 

Baina nire asmoa ez da jaien poziktibity-a zuei zapuztea, jaiak bizitzeko era ezberdinak eta pertsonalak daudela ulertzen baitut. Barkatu nire sarrera aspergarri eta apur bat ziniko hau.

 

Gaurko nire gogoeta jaietako ekitaldi bati lotuta dator, ekitaldi beldurgarri, krudel eta nazkagarri bati buruzkoa, hain zuzen... bai, asmatu duzu: zezenketak.

 

Zergatik egiten dira zezenketak Gasteizen? Ez esan faborez 'tradizioagatik' eta 'blusengatik' egiten direla, bestelakoak dira gibelean dauden interesak, nire ustez. Eztabaida luzea izan daiteke, ez da hau tokia horretarako.

 

Alkatea hautatzeko herri gisa ariketa demokratiko zentzuduna erakutsi duen Gasteizek, zezenketei buruzko gogoeta eta, zergatik ez, galdeketa egin dezakeela esan nahiko nuke. Eta, mesedez, ez erabili arma politiko gisa, auzolotsa besterik eragiten ez duela agerian gelditu baita.

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide