Energia kontsumoan %20 aurreztea lortu du Asparreneko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia
Energia kontsumoan %20 aurreztea lortu du Asparreneko Udalak
Irudia: Hala Bedi

Ordenagailuetako pantailak itzaltzea bezalako eguneroko jokabideei esker lortu du energia kontsumoa murriztea.

Asparreneko udaletxeko energia kontsumoa %20 murriztea lortu du Udalak, Europako PrEEt programari esker. Eguneroko jokabideak moldatzea du helburu programak, hala nola, ordenagailuetako pantailak itzaltzea, geletako argiak itzaltzea (bi minutuz ateratzeko bada ere) edota inpresorak itzaltzea. Halako ekintza txikiei esker energia fakturan aurreztea lortu dute Asparreneko udaletxeko eraikinean. Asmo berari eusteko asmoa dutela esan du Hala Bedi bi irratiko Araba Hizpide irratsaioan Arkaitz Gobantes udal teknikariak.

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide