Eusko Jaurlaritzak lizentzia lortzeko aukerarik gabe utzi nahi du Hala Bedi Irratia

Erabiltzailearen aurpegia Hala Bedi 2016ko abe. 19a, 12:02

Orain bost urte, irrati libreak euskara hutsez emititzeko lizentzia lortu zuen, baina lehiaketa bertan behera geratu zen, eta irratiak ez zuen helegiterik jarri.

 

Bost urte pasatu dira Eusko Jaurlaritzak irratien lizentziak esleitzeko lehiaketa martxan jarri zuenetik. Hala Bedi irratiak lizentzia lortu zuen baina esleipena behin betikoa bihurtu baino egun batzuk lehenago, EAEko Gobernuak inolako azalpenik eman gabe prozesua bertan behera utzi zuen. Orain, epaileek arrazoia eman diete erabaki horren kontra helegitea jarri zuten irratiei.

Hala Bedik, ordea, ezin izan zuen helegite hori jarri, eta egun, Eusko Jaurlaritzak bere akatsa bide administratibotik zuzentzeko aukera badu ere, Hala BEdi, eta errekurtsorik jarri ez zuten beste irrati guztiak, lizentziarik gabe uztea erabaki du. Prozesu osoa irregulartasunez josia dagoela uste du Hala Bedik eta horiek azaleratzeko, eta Eusko Jaurlaritzaren jarrera salatzeko, lehiaketaren espediente osoa eskatu du irratiak eta datozen asteetan, bertan aurkitzen duen informazioaren berri publikoki emateko konpromisoa hartzen du.

Arabako irrati libreak argi dauka lizentzia behar duela, eta lortu arte ez duela etsiko. Lizentziarik ez izanda, besteak beste, lege babesa falta baitzaio eskubide osoz orain arte egin duena egin ahal izateko; hala ere, instituzioek ematen ez dioten legitimazioa entzuleek eta halabelarriek (bazkideek) ematen diotela adierazi nahi du.

#YallahBedi traolaren bidez babes mezuak jasoko ditu irratiak, Twitter eta sare sozialetan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide