Hala Bediren programazio berriaren aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia Hala Bedi 2016ko aza. 3a, 12:44

Irratiaren programazio berria aurkeztuko dute azaroaren 5ean, Hala Bedi tabernan.

Ikasturte hasiera honetan ere irratsaio berriak aurkeztera gatozkizue Hala Beditik. Uhinetan 33 urte bete dituen irratiak apustu berriak egiten jarraitzen du, urtez urte. Hona ikasturte honetako nobedadeak:

Hala Bedi Bat (107.4 FM Gasteiz eta Lautadan / 107.7 FM Arabar-Errioxan)

Erraietatik: Iraultza eta (kontra)kulturaren oihu bat Hala Bedi irratiko uhin askeetan. Paseo bat literatura, zinea, musika, artea, kultura eta mugimendu iraultzaileen historian zehar. Astelehenero 23.00etatik 24etara (euskaraz).

…o no sera: Feminismoaren inguruko gaiak lantzen dituen irratsaioa. Astelehenero 22etatik 23etara (euskaraz eta gazteleraz).

Tiroa kontzertuaren erdian: Musika klasikoa eta opera landuko dituen musika saioa, Enrique Bert-en eskutik. Ostegunero 15etatik 16etara (euskaraz).

Excavar en tiempos revueltos: Grupo Arqueologia Social taldeko kideen proposamen berria dugu. Arkeologiaren eta historiaren inguruko gaiak umoretik eta gaur eguneko talaiatik landuko dituen irratsaioa. Astelehenero 21etatik 22etara (gazteleraz).

Gure ohiko magazinez gain –Suelta la Olla, Zebrabidea eta Kantoia- 32 irratsaio propio ditugu aurten Hala Bedi Bat-eko parrillan. Horietatik 9 dira euskaraz egiten direnak, 21 gazteleraz, bat galizieraz eta beste bat hassani hizkuntzan. Arrosa irrati sareari esker emititzen ditugun irratsaioak beste 9 dira (denak euskaraz, noski).

Hala Bedi Bi (88.8 FM Gasteiz eta Lautadan)

Hizpidea: Iaz Bilbo Hiria eta Hala Bedi irratien elkarlanari eskerrak sortutako goizetako magazinak aurten ere astelehenetik ostiralera, 9etatik 10etara aktualitateari errepasoa egiten jarraituko du. Kolaboratzaile berriak ere izango ditu ikasturte honetarako.

Araba Hizpide: Hurbilagoko albisteak eta Arabari buruzko azken ordukoak ekarriko dizkigun goizetako magazina. Astelehenetik ostiralera, 8:30ean hasi eta 9ak arte eta 10etatik 11k arte.

Eguerdian eta iluntzean pilularadiofoniko berriak:Eguerdiko 12etatik 14ak arte eta iluntzeko 19etatik 21etara arte (astelehenetik ostiralera); zientziari, euskarari, kulturari eta bestelako gaiei lotutako 5-10 minutuko pilulak edukiko ditugu entzungai, Hala Bedin bertan ekoitziak zein Arrosa sarearen bidez beste irrati batzuetatik hartutakoak.

Asteburu musikalak: Asteburuak musikari eskainiko dizkiogu Hala Bedi Bi-n; nobedadeen aurkezpenak, abesti klasikoak zein musikarien beraien gomendioak edukiko ditugu entzungai, abesti eta abesti artean.

Alai Bedi: Hirugarren urtea du uhinetan gure haurrentzako irratsaioak. Larunbatetan 10etatik 10.30etara eta Igandetan ordu berean, haurrek haurrentzako egiten duten saioa dugu.

Gure emisioari dagokionez, azpimarratu nahi dugu, azken urteetako arazoak konponduta, ikasturte honetan Hala Bedi berriro entzuteko moduan dagoela Arabar-Errioxan, FMko 107.7an.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide