GEU Elkarteak Twitter bidezko mikroipuin lehiaketa bat antolatu du

Erabiltzailearen aurpegia GEU elkartea 2021ko api. 14a, 10:00

Proposamen berri bat GEU Elkartearen eskutik: Twitter bidezko mikroipuin lehiaketa. Parte hartzeko epea apirilaren 26ra arte izango da, eta saria Museo del Organo jatetxean bi lagunentzako bazkaria izango da.

Parte hartzeko, honako oinarriak proposatu ditu GEU Elkarteak:

  • Parte hartzaile bakoitzak Twitter sare sozialeko profil pertsonaletik zabaldu beharko du idatzia, era publikoan.
  • Gehienez hiru mikroipuin aurkeztu daitezke; bakoitza ipuin edo istorio bat izan beharko da bere osotasunean, eta ez heren bat.
  • Egilearen jabetzapean geratuko dira lehiaketara aurkezten dituen lanak, baina GEU Elkarteak horiek argitaratzeko eta erreproduzitzeko eskubidea izango du, egilearen baimena eskatu gabe ere.
  • Ipuinak originalak eta argitaragabeak izan beharko dira.
  • Gaia: arnasa.
  • Ipuina eta gero, @GEUElkartea etiketatu mikroipuina lehiaketan sartzeko.
  • Ipuinaren gehienezko luzera 268 karakterekoa izango da, gehi "@GEUElkartea".
  • Epea: apirilaren 12tik 26ra.
  • Saria Museo del Organo jatetxean bi pertsonentzako bazkaria izango da.
  • Ipuina edo istorioa euskaraz izan beharko da.

Galderak eta zalantzak argitzeko, bidali email bat info@geuelkartea.eus helbidera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide