'Jai Alai Blues' filma Gasteizen

Erabiltzailearen aurpegia GEU elkartea 2016ko api. 12a, 16:02
Berde Produkzioak

Zesta puntaren urrezko aroari eta ondorengo gainbeherari buruzko lana ikusgai apirilaren 13an Oihaneder Euskararen Etxean 18:30etik aurrera. Proiekzioaren ostean solasaldia izango da Juanan Compañon (Konpa) eta Zigor Etxebarriaren eskutik.

Sinopsia:

Nola izan liteke zesta punta (Jai Alai) bezalako kirol bat hainbat eta hainbat herrialdeetara zabaldu izana?
Jai Alai Blues dokumentalak zesta puntaren historiaz hitz egiten du. Enpresariek, jokoaren eta apustuaren arrakastaz baliatuz, kirola sustatu zuten herrialde desberdinetara zabalduz eta sekulako ospea lortuz.
Egipto, Txina, Filipinak, Kuba, Mexiko edo Estatu Batuak Jai Alaien historiaren lekuko izan dira. Herrialde horietan, pilotariak artistatzat hartuak izan ziren eta hedabideek frontoietako nondik norakoen berri eman zuten.

Baina urte oparoen distirak ez zuen betirako iraun....

Jai Alairen historia sinestezina kontatuko digu dokumentalak, mundu horretan aritutako pertsona ospetsuenen bitartez. Ugariak dira haien biografien eta Jai Alairen historiaren arteko paralelismoak. Hasiera apalak; arrakasta handiak mundu osoan, publiko agurgarriz betetako frontoietan; identitatearen galera, joko tradizional bat guztiz bestelako balioak dituzten gizarte batzuetara egokitzean...

 

Apirilaren 13ko emanaldiaren osteko solasaldian bi ohorezko gonbidatu izango ditugu.

Juanan Compañon Duque (Konpa): Puntista ohia eta gaur egun Arabako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuan lanean dabilena. Azken urteetan kirol kudeaketa eta coaching zerbitzuetan berezitu da. 1992an Bartzelonako Olinpiar jokoetan urrea irabazi ostean, beste hainbat txapela eta sari irabazitakoa, besteak beste:1995 urtean Munduko Zesta Txapelketa, 2 aldiz Espainiako txapeldun, Biarritzeko masterra edota Urrezko Zestaren titulua 2005ean. Estatu batuetan ere aritu izan da pilotan.

Zigor Etxebarria Enbeita: Jai Alai Blues filmaren ekoizle eta argazki zuzendaria. Berde Produkzioak ekoiztetxeko kidea. Jai-Alai Bluesen aurretik Amerikanuak film arrakastatsuaren ekoizpenean ere parte hartu zuen. Xisteran aritua, modu profesionalean izan ez bada ere eta kirol honen zaletu amorratua.

Jai Alai Blues. Teaser from Berde Produkzioak on Vimeo.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide