143 saltoki gaurko Gabonetako Nekazaritza Azokan

Erabiltzailearen aurpegia Daniel Sanz Moreno 2016ko abe. 22a, 11:05

Artisautza azoka Lehendakari Agirre kalean izango da, berriz ere, eta janari-postuak plazan kokatuko dira.

Ohiko Gabonetako Nekazaritza Azokan 143 salmenta-postu izango dira guztira, azoka egiten den 59. edizioan. Elikagai produktu sorta zabala eskainiko dute bertan batuko diren 119 saltzaileek. Abenduaren 22an antolatuko dute azoka, goizeko 09:00etatik arratsaldeko 16:00etara. 

Hainbat produktu fresko eskainiko dira Gasteizko Plaza Berrian kokatuko diren saltokietan, hala nola, frutak, gozokiak, gaztak eta ogia, besteak beste. Ildo berean, bestelako elikagaientzako tokia egongo da: Arabako olioa, ekologikoak, Gabonetakoak edota Arabako patatak. Sagardoa eta taloak bezalako produktu tradizionalak bertan izango dira ere bai.

Gastronomiatik haratago 

Sukaldaritza eskaintzaz gain, artisautza-produktuen erakusketa egingo dute Lehendakari Agirre kalean. Bertan, artisauek publikoari erakutsiko diote nola ekoizten dituzten azokan salgai dituzten produktuak. Zilarrezko bitxiak, ardo-zahatoak, jostailuak edota sukaldeko tresneria, esaterako. Bertaratuko diren artisauen erdiak arabarrak izango dira. 

Eskorta-hegaztien erakusketari dagokionez, Arabako hainbat ustiategitako hiru ordezkarik hartuko dute parte bertan. Oilarrak, faisarrak, kapoiak eta indioilarrak ikusteko aukera egongo da.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide