Ludotekek haurrentzako jarduerak eskainiko dituzte Gabonetan

Erabiltzailearen aurpegia Daniel Sanz Moreno 2016ko abe. 13a, 09:47

Guztira, 1.280 leku eskainiko dituzte Eguberrietako opor programarako; abenduaren 13an hasiko da izena emateko epea.

Haurrentzako zenbait jarduera martxan jarriko dituzte Gabonetan, Gasteizko gizarte etxeetan. Guztira 1.280 leku egongo dira, ludotekek eta ludoklubek antolatuko dituzten jardueretan.

4 eta 8 urte bitarteko umeentzat, oporleku-ludotekak antolatuko dituzte gizarte etxeetan. 9 eta 12 urte bitarteko umeentzat, ordea, oporleku-ludoklubak egingo dira. Halaber, bestelako jarduerak antolatuko dituzte beraientzat, tartean sukaldaritza, esperimentuak eta jolasak igerilekuan.

2-3 urteko umeentzat, berriz, familientzako jarduerak antolatuko dira ludoteketan. Gurasoek edo beste senideren baten laguntzarekin antolaturiko jardueretan parte-hartzeko aukera izango dute: trebetasun-zirkuituak, asmakizunak, eta erritmo jolasak bezalako denbora-pasak.

 

Informazio guztia: Eguberrietako opor programaren egitaraua

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide