400.000 euro inbertituko dituzte Dulantziko araztegia berritzeko

Erabiltzailearen aurpegia Daniel Sanz Moreno 2016ko aza. 9a, 09:53

Urbisuk ere arazketa sistema berria izango duela iragarri du Aldundiak.

Diputatuen Kontseiluak Dulantziko araztegia hobetzeko beste urrats bat egin du eta obrak esleitzeko baimena eman du, guztira, 393.010 euroko aurrekontuarekin. Itola eraikuntza enpresa izango da lanak egiteko arduraduna. Urak bereizteko obra gauzatuko dute eta horren eraginez, Zadorra ibaira isurtzen diren uren kalitatea hobernu egingo dela adierazi du Aldundiak.
Enpresak hiru hilabeteko epea izango du obra egiteko.

 

Araztegi berria Urbisun

Era berean, Mendialdean kokatzen den Urbisu herriak arazketa sistema berri bat izango du. Inbertsioa 139.606 eurokoa izango da, hiru hilabeteko epean gauzatzeko, eta, obra horiei esker, eragotzi egingo da hiriko hondakin urak zuzenean Istora ibaira isur daitezen.

Obra Dulantziko araztegiko lanak egingo dituen enpresa berak egingo ditu, hots, Itola eraikuntza enpresak. Kostua honela ordainduko da: %65 foru sailak eta Obra eta Zerbitzuen Foru Planak eta %35 Urbisuko Administrazio Batzarrak.
 
Obraren xedea antzinako hobi septikoa eraistea da, hondoa jota baitago ezin garbitzeko ez zaintzeko egoeran. Araztegi berriak hobi sistema berri bat izango du, eta hainbat tratamendu eta kutxatila izango ditu laginak hartzeko. Era horretan, ibaira isuritako uren kalitatea araudiak eskatzen duenari egokituko zaio.
 
Obrak errazago egiteko, sarbidea egingo da A-4161 errepidetik. Lanak amaitutakoan, lehengoratu egingo da Istora ibaiaren ertza.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide