Zinema ez-konbentzionalari buruzko programa hartuko du Montehermosok

Erabiltzailearen aurpegia Daniel Sanz Moreno 2016ko urr. 26a, 17:12

Filmen proiekzioak, performanceak eta ikastaroak eskainiko ditu Zinema Gaur programak, azaroaren 14tik 30era arte.

Montehermosokzinema ez-konbentzionalari buruzko Zinema Gaur programaren lehen edizioa hartuko du azaroaren 14tik 30era arte. Filmen proiekzioen, performance-en, lantegien eta ikastaroen bitartez beste zinema horrekiko interesa eta jakin-mina piztu nahi ditu.

Garbiñe Ortega gasteiztarra da programaren koordinatzailea.Besteak beste, Ortegak komisario jardun du Amerikako zenbait lekutan, eta nazioarteko jaialdietan epaimahaikide ere izan da, esaterako, Ficunam (Mexiko) eta Ann Arbor Film Festival (AEB) jaialdietan.

Egitaraua

Programak hiru atal nagusi ditu: batetik, astean behin hitzordu lasai eta irekia izango da, hirian orain arte ikusi gabeko zinematografia eta narratiba berriak ezagutu eta interes eta grina komunak partekatzeko; bestetik, filmen proiekzioak eta performance-ak eskainiko dira (leku mugaturik gabe); azkenik, eskuz egindako zinema lantegia antolatu dute. Bertan, kamerarik gabeko zinema landuko da, eta filmetako materiala birziklatzeak dituen aukera estetiko eta narratiboak esperimentatuko dituzte.

Gaurtik aurrera eman ahal da izena hitzaldietarako ein lantegirako, doan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide