Zabalik dago Begibistan jaialdirako izen-ematea

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldea Gaur 2016ko uzt. 16a, 07:00

Zinema Astea dago irailaren 28tik 30era Amurrion; abuztuaren 12ra arte jasoko dira lanak.

Euskal Herriko zuzendariek nahi beste obra aurkeztu ditzakete, beti ere 2015. eta 2016. urteetan egindakoak badira eta 30 minutu baino gutxiagoko iraupena badute.

Obren inskripzioa egin ahal izateko, filma kargatu beharko da Movibeta, Festhome, Click for festivals edo Uptofest plataformetan, ezaugarrien fitxa eta kalitate altuko argazki batez lagunduta. Jaialdian aurkeztutako lan guztien proiekzio publikoa egingo da. Lehiaketaren inguruko informazio guztia kontsultatu daiteke www.festivalbegibistan.es webgunean.

Sariak

Txapelketak lau obra sarituko ditu, maila desberdinetan. Ofibistan atal ofizialeko irabazleak 1.200 euro irabaziko ditu. Euskaraz ekoitzitako obrarik onenak, berriz, 1.000 euro jasoko ditu. Gainera, bi atal berezi egongo dira: alde batetik, Goi Nerbioi eta Aiaraldeko zuzendarien lanak sarituko dituena; eta, bestetik, ikusentzuleen sariena. Atal bakoitzak 500 euro banatuko ditu.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide