Frackingaren aurkako elkarretaratzea egingo dute ostiralean Laudion

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldea Gaur 2016ko mai. 12a, 09:49

Eskualde mailako elkarretaratzea egingo du Fracking Ez Aiaraldea plataformak ostiralean, hilaren 13an, 22:00etan, Laudioko Herriko plazan. Taldearen asmoa da Auzitegi Konstituzionalaren erabakiaren aurka protesta egitea.

Izan ere, epaileek bertan behera utzi dute momentuz Eusko Legebiltzarrean onartutako frackingaren kontrako legea, Espainiako Gobernuak helegitea jarri ondoren. Konstituzionalak zehaztu beharko du etorkizunean behin betiko baliogabetuko duen.

5.000 sinaduratik gora
Fracking Ez Aiaraldeak gogoratu du Herri Ekimen Legegileak alderdi gehienen babesa lortu zuela eta Euskal Autonomi Erkidegoko herritarren 103.000 sinadura baino gehiago eskuratu zuela. Eskualdean 5.000 pertsonek baino gehiagok sinatu zuten. Plataformak adierazi du herri borondatearen zilegitasuna aldarrikatuko duela erakundeen inposizioen aurrean.

Kontrako mozioa
Bestalde, Amurrioko eta Laudioko udal osoko bilkuretan Espainiako Gobernuko helegitearen kontrako mozioak onartu dituzte egunotan. EH Bilduk aurkeztu ditu eta PP ezik, talde guztiek babestu dute ekimena.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide