Datorren larunbatean estreinatuko da 'Hileta' Amurrion, Kepa Sojoren euskarazko lehen filma

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldea Gaur 2016ko api. 18a, 13:24

Zinemagile laudioarrak euskaraz egiten duen lehenbiziko lana izango da. 20:00etan izango da emanaldia, eta sarrera doakoa izango da.

Datorren larunbatean, apirilak 23, proiektatuko da Amurrio Antzokian Kepa Sojoren azken lana: “Hileta” izeneko filma laburra. Zinemagile laudioarrak euskaraz egiten duen lehenbiziko lana izango da. 20:00etan izango da emanaldia, eta sarrera doakoa izango da.

Filma iluna

Komediak izan dira Kepa Sojoren orain arteko pelikula guztiak. Honakoa, baina, istorio ilun bat du ardatz. XX. mendearen hasieran girotutako hileta batean girotua dago filma eta Carl Theodor Dreyer zuzendariaren “Ordet” pelikularen omenaldi bat da. Iazko abuztuan grabatu zuten lana, Baranbion.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide