Espetxe-gizartea

Erabiltzailearen aurpegia
PIXABAY

"Espetxe global bat eraikitzen ari dira. Hondamendia posible egin dutenen zerbitzura lan egiten jarraitzeko bakarrik uzten digute ateratzen".

"Lur planetan nano fauna da nagusi, baina giza animalia esperpentiko eta harroak, bere antropozentrismo merkearekin, bera nagusi dela uste du" (Manzanos C. (2008): Invitación al Pensamiento, AAE, Gasteiz).

Gizakiaren obsesioa betidanik zentratu da gure gorputzaren barruan eta kanpoan bizi diren zomorro ikusezin edo mikroorganismo kontaezinak neutralizatzeko moduan. Gure espeziea akabatzeko gaitasuna dute; hala ere, bizi baldintza osasungarriak eta osasun segurtasunekoak sortuz hori saihesten saiatu beharrean, kolera kanoikadaz hiltzen aritu gara.

"Degradazio ekologikoaren eta gerraren kulturaren fruituak biltzen ari gara orain"

Filosofiatik, historiatik edo biokimikatik aurrea hartzen saiatu ziren. Baina, irabazi asmoan, aberastasunaren pilaketan eta hazkunde mugagabean oinarritutako eredu baten ondorioz hondamendiruntz egin dugun ihesaldian, degradazio ekologikoaren eta gerraren kulturaren fruituak biltzen ari gara orain. Laster iritsiko denaren aperitibo bat da.

Planeta suntsitzean oinarritutako eredu ekonomiko baten oinarri diren parametroak aldatu eta hura zaintzeko eraldatu beharrean, nagusi diren desgobernuak salbuespenezko egoera iraunkorrean dagoen gizarte kartzelarioa nola eraiki behar den aztertzen ari dira; beldurrak jota haserre diren masak menderatuz.

"Salbuespena instituzionalizatzeko, eskubideak eteteko eta errepresioari men egiteko prozesu batean gaude"

Espetxe global bat eraikitzen ari dira. Hondamendia posible egin dutenen zerbitzura lan egiten jarraitzeko baino ez digute ateratzen uzten. Gure etxeko ziegatik kanpo produzituz, barruan ezin dugunean. Eta barruan kontsumituz, Amazonek eta lnternet bidezko kultura birtualak ematen dizkiguten erraztasunei esker.

Ez da berria; bai, ordea, ikusgarriagoa. Salbuespena instituzionalizatzeko, eskubideak eteteko eta errepresioari men egiteko prozesu batean gaude. Giza bizitza eta heriotza duinen eguneroko kudeaketa, orain, hemen ere, horiek posible egiten dituzten baldintzen gabezian oinarritzen da.

Ez gure gaixoak lagundu, ezta gure hildakoak lurperatu ere.

Cesar Bilbao Manzanos, Soziologian doktorea. 2020ko apirilean. ALEAk jatorrizko testua euskaratu du.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide