Eskerrak eskalatzaile komunitateari

Erabiltzailearen aurpegia Eskalatzaileak Sutan plataforma 2019ko ira. 30a, 12:40
Eskalatzaileak Sutan plataformako kideek deitutako manifestazio bat. / E. Sutan

"Kalitatezko zerbitzu publikoak exijitzen jarraituko dugu".

Udal rokodromoen kalitatezko zerbitzuen aldeko hilabeteetako borroka honen ostean, eskerrak eman nahi dizkiogu eskalatzaile komunitateari.

Gaur egungo egoera honakoa da:

Instituzioei dagokienez, kirol sailean, hainbat aldaketa egon dira. Estibaliz Canto kirol zinegotzi moduan baztertua izan da, eta azken egunetan Mikel Hoyos departamentuko zuzendaritzatik kendu dute.

Udalaren ardurapean dauden erabiltzaileontzako eskalada ikastaroak inoiz baino mugatuagoak dira. Adibidez, ikasturteari hasiera eman diogu eta ez dago umeentzako inolako eskalada hastapenerako kurtsorik.

Hirugarren rokodromo bat eduki arren, irekiera ordutegia oso eskasa eta ulergaitza da. Argi daukagu hemendik gutxira egoera bideraezina bilakatuko dela sortuko diren erabiltzaileen aglomerazioagatik.

Larritzekoa da, bestalde, udalaren partetik ematen ari den eskaladarako beharrezko materialaren berritze falta. Utzikeria hau dela medio, eta berritu beharreko materialaren bazterketak, zerbitzu ezegoki bat izatea ekarri du. Adibidez, eskalada bideren bat sokarik gabe geratu daiteke. Honek suposatzen du erabiltzaileok ezingo genukeela instalazioa bere osotasunean erabili.

Itxiera aurretik zeuden baldintzak berreskuratzeko, asko dago egiteko, beraz, kalitatezko zerbitzu publikoak exijitzen jarraituko dugu.

Zerbitzu eskas honen 3 hilabeteko boikota alde batera uzten dugu, beste aldarrikapen bide batzuekin jarraitzeko asmoz.

Bukatzeko, jakinaraztea azaroan hasiko direla kaleratutako ART kooperatibako bazkide eta langileen epaiketak. Alde horretatik, gure babesa helarazi nahi diegu.

Besterik gabe, eskerrik asko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide