Babestutako edukia

Tosta Bandak ikuskizuna eskainiko du apirilaren 28an Kursaalean

Erabiltzailearen aurpegia

Kultura hizkuntza gutxituetako hiztunez osatuta dago Tosta Banda, eta herrialde bakoitzeko musika tradizioak biltzen dituzte.

Eskoziako, Galiziako, Frisiako, Irlandako, Galeseko, Kornualleseko eta Euskal Herriko hamar musikarik eta abeslarik kontzertua eskainiko du Donostiako Kursaalean. Kontzertua apirilaren 28an izango da, 20:00etan.

Kultura hizkuntza gutxituetako hiztunez osatuta dago Tosta Banda, eta herrialde bakoitzeko musika tradizio aberatsak jartzen dituzte amankomunean. Kide guztiak ibilbide ezaguneko musikariak dira haien herrialdeetan; haien artean daude Oreka TX taldeko Harkaitz Martinez de San Vicente, Mikel Ugarte, Iñigo Egia eta Mixel Ducau musika zuzendari gisa.

Musikariekin batera Kornualleseko Dalla taldeko Bec Applebee dantzari zelta eta Kukai Dantza Konpainiako bi dantzarik hartuko dute parte ikuskizunean.

"... jakin bait dakite txikiak izanik ere..., ¡Elkarrekin sumendia garela!"

Ontziaren bankada esan nahi du Tosta izenak, Europako Atlantikoko kostaldeko hizkuntza gutxitu askotan aurkitu daiteke. Elkarlanean eta fusioan oinarrituta, lehen aldiz elkartuko dira kultura horietako instrumentu, erritmo, kantu, estilo eta dantzak. Herrialde bakoitzeko kantak modu gaurkotuan berrasmatu eta berrinterpretatuko dituzte, eta Kukairen euskal dantza garaikidea eta kultura zeltako dantzak gehituko zaizkie abestiei.

10 musikarik eta abeslarik osatzen dute Tosta Banda; Oreka TX taldeko lau musikariak, Harkaitz Martinez de San Vicente, Mikel Ugarte, Iñigo Egia eta Mixel Ducau, Galiziako Mónica de Nut, Galeseko Gwilym Bowen Rhys, Frisiako Marit Talens, Eskoziako Rona Wilkie, Irlandako Caoimhín Ó Fearghail eta Euskal Herriko Ixi Jauregi.

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide