Arabako Bertsolari Txapelketara sailkatzeko kanporaketak hastear

Erabiltzailearen aurpegia
Iñaki Viñasprek jantzi zuen txapela 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketan. / BERTSOZALE.eus

2021eko Arabako Bertsolari Txapelketara sailkatzeko lau kanporaketa jokatuko dira urriaren 23tik aurrera: Legution, Dulantzin, Zigoitian eta Kanpezun. 12 bertsolari sailkatuko dira urtarrilean hasiko den txapelketarako.

Hemezortzi bertsolarik parte hartuko dute 2021eko Arabako Bertsolari Txapelketan. Hogeita zazpik izena eman dute, eta urrian jokatuko diren lau kanporaketetan hamabi bertsolari sailkatuko dira; 2019ko txapelketako sei finalistak zuzenean sailkatuta daude.

Kanporaketa saioak 2019ko Txapelketaren sailkapenaren arabera osatu dira, eta orduan parte hartu ez zuten bertsolariak sailkapenaren bukaeran kokatu dira, hurrenkera alfabetikoan. Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da 2021eko txapelketarako, eta gainontzeko bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira.

Lau kanporaketak Legutio, Dulantzi, Zigoitia eta Kanpezun jokatuko dira, lau egunetan banatuta. Saioak doan izango dira, baina edukiera kontrolpean izateko izena eman beharko da Arabako Bertsozale Elkartearen webgunean, urriaren 15etik aurrera.

Informazio gehiago topatuko duzue Arabako Bertsozale Elkartearen webgunean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide