2020ko Oholtzapetik amaitu da

Erabiltzailearen aurpegia

Arabako bertsolariak OHOLTZAPETIK entzulea epaile egitasmoaren 3. edizioa amaitu zen ostiralean Araian.

Araian ospatu zen iragan ostiralean Oholtzapetik egitasmoko irabazlerik gabeko finala. Bertso saioaren eremua bete iragan zen saioa. Hainbat gai jorratzeko aukera izan zuten aurreko jardunaldietan txalo zaparrada handiena jasotako lau finalistek: Xabi Igoa, Felipe Zelaieta, Peru Abarrategi eta Oihane Perea, Aintzane Irazusta gai emailearen eskutik.

Esan bezala, saioan gehien txalotutako irabazlerik izendatzekoa ez bazen ere, bertaratutako publikoak txalo zaparrada luze eta entzutetsua eskeini zion, oholtzarik ezean oholtzapetik kantari aritu zen laukoteari. 

Testuinguru berezian bizi izan da edizio hau, astetik astera aldatzen joan diren babes neurriekin, pertsonen arteko distantziak, gelak, maskarak... Baina izugarria izan da bertaratutako bertsozaleen jarrera eta egitasmoa babestu duten Udalen babesa eta laguntza. Beste behin, bertsolaritza, euskarazko kultur eta sormen jardun modura, elkarrekin gozatzeko parada izan dugu.

Horrebestez, Oholtzapetik hurrengo ediziora artean agurtu zitzaigun Araian. 

Informazio gehiago topatuko duzue Arabako Bertsozale Elkartearen webgunean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide