2. jardunaldia

Oholtzapetik: Artzinegak Peru Abarrategiri eman dio finalerako txartela

Erabiltzailearen aurpegia
50 bat entzule bertaratu ziren Artziniegako frontoira. / ARABAKO BERTSOZALE ELKARTEA

Oholtzapetik arrakastaz ari da Arabako plazen birkonkistan. Iragan ostiralean, ekainaren 28an, izandako bigarren saioa da horren lekuko. Peru Abarrategik Araiako Finalean kantatzeko aukera izango du.

Artziniegarrek gogotsu hartu zuten Oholtzapetik egitasmoaren 2. jardunaldia. Bertaratutako 50 bat entzule bertaratu ziren saioa gozatzeko. Plaza ederrean kantatu zuten Oier Arbina aguraindarrak, Beñat Garaio eta Irati Anda gasteiztarrek eta Peru Abarrategi aramaioarrak.

Gai-jartzaile lanetan izan zen eskualdeko harrobiko Ander Fernandez gazteak ere txukun gidatu zuen herriko frontoi dotoreko erdiko kuadroetan jo ta ke aritu zen bertsolari taldea.

Bertsolarien hasierako urduritasunak berehala baretu ziren, eta saioa txukun atera zen, umorez zipriztindua. Artziniegarrek antzeko pasioz txalotu zituzten bertsolariak, bertso gosez eta esker onez. Txalometroak, dezibelio gutxi batzuk gorabehera, Peru Abarrategiri eman zion Araiako Finalean kantatzeko aukera. Felipe Zelaieta eta biak dira momentuz sailkatutakoak, beste bi bertsolariren esperoan.

Oholtzapetik 3. jardunaldia datorren ostiralean, uztailaren 3an, Arabako Errioxako lurretara helduko da, Bastidara hain zuzen ere. Unai Anda, Aroa Arrizubieta, Orlando Arreitunaindia eta Oihane Perea bertsolariak izango ditu protagonista, Idoia Marauri gai-jartzailearekin batera.

Informazio gehiago topatuko duzue Arabako Bertsozale Elkartearen webgunean.

Erlazionatuak

2020ko Oholtzapetik martxan da

Erabiltzailearen aurpegia Araba

2016an hasitako egitasmoari jarraiki, 3. edizioa izango da aurtengoa. Lau saiotan banatuta, Arabako 16 bertsolari, 5 gai jartzaile eta entzulea epa...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide