2021eko Arabako Bertsolari Txapelketako izen ematea zabalik dago

Erabiltzailearen aurpegia
Iñaki Viñasprek jantzi zuen 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketako txapela. / ARABA BERTSOZALE

2021ean jokatuko den Arabako Bertsolari Txapelketan izena emateko epea ireki da, uztailaren 3ra arte. 2020ko udazkenean jokatuko dira kanporaketak.

Bi urtean behin jokatzen den hurrengo Arabako Bertsolari Txapelketa 2021ean izango da. Aurkezpena urtarrilean egingo da eta txapelketa martxoaren 13ra arte luzatuko da. Aurretik, 2020ko udazkenean, Txapelketarako sailkatzeko kanporaketak burutuko dira.

2019ko edizioko finalera sailkatu ez ziren bertsolari guztiek kanporaketetan kantatu beharko dute urriaren erdialdetik azaroaren erdialdera bitartean antolatutako kanporaketetan. Izen emate kopuruaren arabera antolatuko dira saioak.

Beraz, 2019ko sei finalistak zuzenean sailkatuta daude urtarrilean hasiko den 2021eko txapelketan, baldin eta izena ematen badute.

2021an jokatuko den Arabako Bertsolari Txapelketan izena emateko epea irekita dago uztailaren 3ra arte. Izena eman nahi dutenek araba.sustapena@bertsozale.eus helbide elektronikora edota 675 707 971 telefonora mezu bat bidali beharko dute interesa adieraziz.

Informazio gehiago topatuko duzue Arabako Bertsozale Elkartearen webgunean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide