Iñaki Viñasprek jantzi du 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketako txapela

Erabiltzailearen aurpegia

Manex Agirrerekin buruz burukoa kantatu ondoren, Viñaspreri Lierni Altunak jantzi zion txapela, Gasteizko Printzipal Antzokian elkartutako 700 lagunen aurrean. 

Larunbat arratsaldean, Gasteizen jokatu zen Arabako Bertsolari Txapelketako finala eta ezenatokian, arabar bertsogintza irudikatzen duen bidea.

Oier Suarez aurkezle eta Marta Ugarte gai-emaileren eskutik sei bertsolariek ariketa puntuagarriak bukatuta, Iñaki Viñaspre eta Manex Agirre pasatu ziren buruz-burukora. Azken ariketak bien artean jokatu ondoren, Viñaspre nagusitu zen eta beraz bera da 2019ko Arabako txapelduna da.

Finaleko epaimahaiko 5 kideek horrela puntuatu zituzten 6 bertsolariak:

  • Iñaki Viñaspre Simon, 612 puntu
  • Manex Agirre Arriolabengoa, 596,5 puntu
  • Xabi Igoa Eriz, 409,5 puntu
  • Oihane Perea Perez de Mendiola, 399 puntu
  • Peru Abarrategi Sarrionandia 384,5 puntu
  • Aroa Arrizubieta Barredo, 363 puntu

Lierni Altunak jantzi zion txapela txapeldunari eta ondorengo hitzekin eman nahi izan zituen eskerrak txapeldun berriak.

 

Txapeldunaren bukaerako agurra

Bai garaia zen ja probatzeko

benetan hau da itzela,

ta ze marroi eskaintzearena

bati bakarrik txapela

bertso eskolarentzat

izan ahal zen

baina uste dut ez dela

Lierni bisita lagun, kidea

baina gaur dugu bestela

amarentzako, amaientzat

baina ez da hain epela

uste dut badakitela

Iratxe eta Ekaitz argi dut

hau merezi duzuela

eta etxean nahi zaituztegu

txori askeak bat bezela

 

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide