Jendez lepo jokatu da Legution Xabi Igoak irabazi duen lehen finalerdia

Erabiltzailearen aurpegia

Datorren larunbatean, Dulantzin, erabakiko da nortzuk diren aurtengo finalistak.

Martxoaren 9an, Legution jokatu da bigarren faseko lehen bertso saioa. Eszenatokian sei bertsolari nor baino nor lehian eta horien artean puntu gehien lortutakoa: Xabi Igoa Aramaioarra, 339 punturekin.

Saioko kronika osoa, hemen ikusgai.

Finalean nortzuk kantatuko duten argitzen ari da, baina oraingoz ezin da emaitzarik ziurtatu. Dulantzin, hurrengo larunbatean jakingo da nortzuk diren 6 finalistak.

Datorren asteburuko saioari buruzko informazioa Arabako Bertsozale Elkartearen webgunean ikusgai.

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide