Hiru bertso barnetegi Araban pazko asterako

Erabiltzailearen aurpegia
Hiru bertso barnetegi Araban pazko asterako
Tertanga eta Espejon izango dira 3 barnetegiak, eta 5 eskualde ezberdinetako 8-12 urtetako haurrek parte hartuko dute. Aiaraldeako haurrak apirilak 4, 5, 6; Gorbeialdekoak apirilak 3, 4, 5; Lautada, Mendialdea eta Trebiñukoak apirilak 6, 7, 8.

Arabako Bertsozale Elkarteak 3 bertso barnetegi antolatu ditu pazko asterako tokiko erakunde eta Kuadrilekin elkarlanean. 8 urtetik 12 urtera bitarteko gaztetxoentzat. Lehena  Gorbeialdea eskualdeko gaztetxoentzat izango da, apirilaren 3,4 eta 5ean, TERTANGAKO aterpetxean (Arrastarian,  Amurrio udalerrian). Bigarrena Lautada, Mendialdea eta Trebiñuko haurrentzat, Tertangan bertan apirilaren 6, 7 eta 8an. Hirugarrena Espejon izango da apirilaren 4,5 eta 6ean eta Aiaraldeko haurrak izango dira protagonista. 

 

Izena ematea, diptikoa, kartela... hemen: https://www.bertsozale.eus/eu/araba/albisteak/3-barnetegi-araban

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?

Izan zaitez ALEAkide