alea.eus

Arabako Bertsozale Elkarteak txosna jarriko du Gasteizko jaietan

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Bertsozale elkartea 2017-07-26 10:00
Jaiak eta udarekin batera bertso saio ugari antolatu dira Araban. Gasteizen, Bastidan, Amurrion eta Laudioko jaietan bertsoaz gozatzeko aukera egongo da. Abuztuaren 4tik 9ra, Gasteizko jaietan, Arabako Bertsozale Elkarteak txosna jarriko du. Gasteizko txosnagunean eta Aihotz plazan ere bertso-saio eskaintza zabala egongo da.

Aurten ere, Arabako Bertsozale Elkarteak txosna jarriko du Gasteizko jaietako Txosnagunean, autofinantzazio iturriak bilatzeko asmoz.

Abuztuaren 4tik 9ra, arratsalde partetik goizaldeko ordu txikiak arte, zer edan eta zer jateko aukera egongo da gure txosnan. Arabako Errioxako ardo ekologikoa, pintxo eskaintza berezia… Txosnagunea, Gasteizko unibertsitate gehienak kokatu dauden inguruan dago, Gasteizko tren geltokiaren beste aldean, ikusi mapa hemen. Bertso saioen eskaintza ona ere:

Abuztuak 4: ABEren txosnan, 23:00, bertso saio musikatua, Manex Agirre, Aroa Arrizubieta, Julen Zulaika.
Abuztuak 6: Txosnagunean, 13:00, bertso herri kirolak, Serapio Lopez, Asier Rubio.
Abuztuak 8: Txosnagunean, 14:30, bertso bazkaria, Andoni Egaña eta Oihane Perea.
Abuztuak 9: ABEren txosnan, gaueko 02:00, ordu txikiko bertso txapelketa.

Gasteizko Aihotz plazan ere, egunero, bertso-saio bat egongo da.

Abuztuak 5: Oihane Perea eta Jon Maia. GJ: Aintzane Irazusta.
Abuztuak 6: Felipe Zelaieta, Paula Amilburu, Xabier Terreros eta Sebastian Lizaso. GJ: Maialen Kortabarria.
Abuztuak 7: Manex Agirre, Peru Abarrategi, Ainhoa Agirrezaldegi eta Unai Iturriaga. GJ: Oier Suarez.
Abuztuak 8: Julen Zulaika, Asier Rubio, Miren Amuriza eta Julio Soto. GJ: Unai Gomez.
Abuztuak 9: Asier Otamendi, Ruben Sanchez, Ane Labaka eta Uxue Alberdi. GJ: Nieves del Alamo.

Eta hiriko beste gunetan ere.

Abuztuak 7: Kargak&Deskargak, 19:00, Aihotz plazatik hasita, Igor Elortza, Unai Iturriaga.
Abuztuak 8: Mendizorrotzako frontoietan, bertso pilota, 19:00, Oihane Perea, Aroa Arrizubieta.
Abuztuak 9: Haurrentzako ikuskizuna “Petresku ez etsi”, 12:30, Peñaflorida plaza.

Eta jai giroan murgilduta, Amurrion, Bastidan, Laudion ere saio eskaintza zabala.

Laudion:
Abuztuak 17, bertsopoteoa: Abarkas eta Asier Rubio
Abuztuak 24, ez da kasualitatea: Jone Uria, Maddalen arzallus, amaia agirre eta onintza enbeita
Abuztuak 25, bertso saio musikatua: Miren Amuriza, Izar Mendiguren, Aroa Arrizubieta eta Iruri Altzerreka
Abuztuak 26, castellersak VS bertsolariak: Paula Amilburu eta Arkaitz Estiballes

Amurrion:
Abuztuak 11, bertso poteoa: Izar mendiguren eta Iñaki Viñaspre
Abuztuak 15, bertso saioa txosnagunean: Oihana Bartra, Aroa Arrizubieta eta Alaia Martin

Bastidan:
Abuztuak 10,  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa