alea.eus

Harpidedunentzako oparia: Artepanen errezeta liburua!

Erabiltzailearen aurpegia ALEAkideak 2018-11-08 13:59   Gizartea

Artepanek argitaratutako 'Ñam' errezeta liburua, ALEAko harpidedun guztiek doan jaso dezakete gure bulegoan.

Artepanek 35 urte betetzen ditu eta hori dela eta, 'Ñam' izeneko argitalpena aurkeztu berri du. Denera, 35 proposamen jaso dira bertan; zehazki, Artepanek aurten betetzen dituen urte kopuru berdina. Tosta bakoitzaren argazkiarekin batera, hori prestatu ahal izateko behar diren osagaiak, prozesuaren pausuak eta errezetaren zailtasun maila biltzen dira, eta baita erabilitako ogi motari buruzko oinarrizko azalpena ere. Izan ere, Artepan eta Mamiako ogi mota ezberdinekin daude eginda; tartean, mahaspasa eta intxaurra, espelta, sesamo edo gariaz egindakoak.

ALEAko harpideduna balin bazara eta errezeta liburua liburua jaso nahi baduzu, pasa gure bulegotik: Eskola kalea, 10. 7. bulegoan gaude. Ordutegia 9:00-18:00, astelehenetik ostiralera arte.

Eta gogoratu: Arabako euskarazko kazetaritza babesteko, edozein unetan egin zaitezke ALEAkide. Aukeratu orain zure modua: www.alea.eus/aleakideak

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa