alea.eus

ALEAkide kanpaina, Araban euskarazko kazetaritzak aurrera egin dezan

Erabiltzailearen aurpegia ALEAkideak 2018-05-08 10:11   Gizartea

Arabar euskaldunen atxikimenduak lortu nahi ditu ALEAk.

Izan zaitez ALEAkide kanpaina abiatu berri du Arabako ALEAk, lurraldeko euskarazko aldizkari bakarrari bultzada emateko. 

Komunikabideak azaldu duenez, "gero eta arabar gehiagok egin dute euskararen aldeko apustua hezkuntzan eta aisialdian, baina, oraindik ere, gaztelera nagusitzen da komunikabideen esparruan". Hori dela eta, bertako kazetaritza euskaldunaren alde egitera dei egin dituzte herritarrak, eta, norabide horretan, ALEAkide izatera animatu dituzte. 

Ekarpenak, aukeran

Zehaztu dutenez, modu asko daude ALEA babesteko, hala nola diru-ekarpena egitea, komunikabidean parte hartzea edo zabalpena egitea. Bereziki, aldizkariaren harpidetza egiteko gonbidapena luzatu dute (55 euro urtean), proiektua ekonomikoki bideragarria izan dadin. Bakoitzak bere ekarpena egin ahal izan dezan, ALEAkideak orrialdea zabaldu dute.

Datozen asteetan, era berean, proiektua zabaltzeko hainbat ekintza abiatuko dituzte, hala nola aldizkariaren aurkezpenak, banaketa bereziak eta merchandising berriaren aurkezpena. 

"Arabako euskaldunok euskaraz bizi gaitezen, ezinbestekoak ditugu bertako euskarazko komunikabideak, gertukoak, irekiak eta kalitatezkoak", zehaztu dute. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa