alea.eus

"ALEAn nire harri-koskorra jartzen dut bertako musikaren alde"

Erabiltzailearen aurpegia ALEAkideak 2018-06-08 12:15   Gizartea

Igor Muñoz Oñederra (Gasteiz). ALEAkidea denbora-emalea (musika-kolaboratzailea). 

Musikaz idazten duzu ALEAn. Zergatik erabaki zenuen aldizkariari zure denbora eskaintzea?

Musika nire pasioa da, eta, ALEAren bidez, bertako musikaren alde nire harri-koskorra jar dezaket. Zoragarria da hori. 

 

Ezagunegiak ez diren taldeak aipatu ohi dituzu artikuluetan...

Hala da, bai! Askotan, oso pilatuta egoten da Gasteizko kultura-agenda, eta oharkabean pasatzen diren kontzertu eta ekimen interesgarri asko daude. Ni harribitxi horien berri ematen saiatzen naiz. 

 

Zergatik erakarri zintuen ALEAk?

Lehen, Arabako euskaldunok Euskal Herri mailako aldizkariak baino ez genituen. Orain, aldiz, gertuagoko kazetaritza euskalduna dugu ALEAren bitartez. Gainera, formatu berriarekin benetan erakargarria da aldizkaria. 

 

Zer orrialdetik irekitzen duzu ALEA?

Ostiraletan, aldizkaria postontzitik hartu eta ALEAren konpainiaz bazkaltzen dut. Agenda begiratzen dut lehendabizi, asteburuari begira.

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa