EUSKARAREN EGUNA: KANDELEN MOSAIKO ERRALDOIA

Erabiltzailearen aurpegia Gasteizko Mintzalaguna 2015-11-30 12:22

Kandelen mosaiko erraldoia egingo da ABENDUAREN 3an, osteguna, Andre Mari Zuriaren plazan EUSKARAREN EGUNA ospatzeko. 

Bada, hirugarren urtez, GEU elkarteak 365 Egun ekimenarekin bat egingo du,  aurten “Erabili, erabizi” azpileloa izango duena.

ARGAZKIAK + BIDEOA

Hasteko, euskaldunon desiren zuhaitzaren aurkezpena egingo da, ALEA aldizkariko azalak berrerabiliz, zuhaitz bat eraikiz. Gero, Oihaneder Euskararen Etxetik atera eta kalejiran Andre Mari Zuriaren plazaraino ibilbide animatua egongo da. Bidean zehar, kartelak pegatu, Aleak eta pegatinak banatu eta musika izango da. Plazara heltzean kandelen mosaiko ...

Gasteizko euskaldunaren kasuistika

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Alzola 2015-11-30 01:00   Iritzia

Koldo Alzola

 

Lehengo egunean goiz librea hartu nuen erakundeetan egin beharreko izapide batzuk egiteko. Leihatilaz leihatila erromerian ibiltzeko pazientziaz hornitu eta lehenengo helmugara abiatu nintzen, Udalaren eraikin berrira. Hori bai, etxetik konpromiso irmo batez atera nintzen: euskarazko zerbitzua jasotzeko erakundeek zor didaten eskubideari amore ez emateko asmo sendoa. Ez dizuet ezer berririk deskubrituko, ziur naiz noiz edo noiz denok aterako zinetela etxetik ilusio horrekin, baina tira, gizakia omen da behin baino gehiagotan harri berean estropezu egiten duen animalia bakarra, eta halaxe atera nintzen ni ere, euskarazko zerbitzua eskatzeko intentzio tinkoaz. Erabaki nuen, halaber, leihatilatik leihatilarako errosario hori etxean ibiltzeko moduko ikerketa soziologikoa egiteko probestea. Jasotako erantzunen azterketatik ondorioztatu nuen, zenbaitetan euskaldunak ezezko erantzun borobilak jasotzen baditu ere, baiezkoa jasotzen dituen hainbatetan ere, baiezko hori sasi-baiezkoa edo baiezko baztertzailea dela.

UPATEGIKO KRONIKA (Angel Mariren eskutik)

Erabiltzailearen aurpegia Gasteizko Mintzalaguna 2015-11-24 13:34

Kafetxo bat hartu, tabernatik atera eta autobusa aparkalekura heltzen ari zen ...

Azokara joateko beldur

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Lazkano 2015-11-24 01:00   Iritzia

Iñaki Lazkano

Frantziako kale, taberna eta diskotekeei darien odol usainak Europako bazterrak aztoratu ditu azken egunotan eta oihuka dabiltza goi-agintari gerrazaleak: gerra da, gerra da! diosku ozen frantziar presidenteak, eta Espainiako La Razón egunkariak bakearen ikurraz atondu du albistea. Si vis pacem, parabellum. Ez diot arrazoirik kenduko Hollande presidenteari, gerra dugu, gerrak gaitu.

Euskararen Astea, hamaika jarduera bete euskara!

Erabiltzailearen aurpegia Oihaneder Euskararen Etxea 2015-11-23 15:05

Abenduaren 3an ospatuko dugun Euskararen Egunaren testuinguruan Euskararen Aste mamitsua antolatu da. “Hamaika jarduera bete euskara Gasteizen” lemapean  azaroaren 27tik abenduaren 4ra bitartean askotariko ekintzak egongo dira. Zehazki, azaroaren 27an ...

La entrada Euskararen Astea, hamaika jarduera bete euskara! aparece primero en Oihaneder Euskararen Etxea.

Mintzalaguntzaile bila gabiltza, animatzen?

Erabiltzailearen aurpegia Gasteizko Mintzalaguna 2015-11-23 13:49

Gasteizko Mintzalagunaren matrikulazio kanpainan 640 lagunek eman dute izena, eta dagoeneko, mintzapraktikan aritzeko taldeak sortu ditugu. Mintzalagun talde hauek astero ordubetez (gutxienez) elkartzen hasi dira. Mintzapraktika egin ahal izateko talde bakoitzean, ahal den neurrian, euskaraz ondo moldatzen den lagun bat sartzen dugu, mintzalaguntzailea. Aurten hainbat talde mintzalaguntzailerik gabe elkartzen hasi dira, hori dela eta, zuen laguntza eskatzera gatoz. 

Euskara normaltasun osoz hitz egiteko gai zara? 
Euskaraz bizi nahi duzu? 
Gasteizen euskara sustatzen lagundu nahi duzu? 

2016an ...

[ARGAZKIAK] Arabako Mintzalagunak ardo artean

Erabiltzailearen aurpegia Gasteizko Mintzalaguna 2015-11-23 10:00
Larunbatean, eguraldi txarrak ezin izan zuen Amurrio, Gasteiz eta Arabar Errioxako Mintzalagunen umore ona estali.

Lorentxoren eskutik Eskuernagan kokatzen den CANDIDO BESA upategia  bisitatu genuen. Upategi txikia, familiak kudeatutakoa, betikoa baina berritzailea, malkoa eta bihotza dituena.


Bisita ostean, eta sukaldari gazteen eskutik, etxeko zaporea duen menu horietariko batez gozatzeko aukera izan genuen: patatak txorizoarekin, entsalada eta sahietsak.

Bazkal ostean, musika, dantza, kantek eta barreek "Euskaldun berrien kluba" bakarrizketari ireki zioten bidea eta horrela, mahats artean berriro aritzeko gogoz, Gasteizera itzuli ...

Parisen gertatuaz

Erabiltzailearen aurpegia Urtzi Reguero 2015-11-18 01:00   Iritzia

Urtzi Reguero

Ostiral gauean loa galarazi zigun Paristik zetorren berriak: eraso terrorista izan zen eta gutxienez 40 hildako zeuden. Hurrengo egunean gorputzaldi txarrarekin jaiki eta albistea are negargarriagoa zen: 120 hildakotik gora zeuden. Zaila da momentu hauetan hitz egokiak aurkitzea, baina Ada Colauk esan bezala, hitz egin beharra dago. Milaka eta milaka pertsonak ekintza higuingarri hau salatu eta beren elkartasuna adierazi zuten: batzuek sare sozialetan sarraskia salatzen, beste batzuek ospitaleetan odola ematen edo behar zutenei beren etxeetako ateak irekitzen. Zalantzarik gabe, langile klasearen elkartasunak ez du mugarik.

Botika magikoa

Erabiltzailearen aurpegia Haizea Galarraga 2015-11-13 01:00   Iritzia

Tranbian bidaiatzeak badu bere xarma, jende ezezagunaren egunerokotasuna behatzeko aukera eskaintzen digu eta. Tranbiak eta bertan gertatzen denak beti oparitzen digu artikulu bat idazteko moduko esperientziaren bat. Gaurkoan, beraz, horietako bat dakarkizuet. Fikzioaren mugak gainditzen dituen bizipen erreala duzue honakoa. Egiazkotasuna zin dagizuet.

Hitz adina mintzon, NAWATERA gertutik

Erabiltzailearen aurpegia Oihaneder Euskararen Etxea 2015-11-12 08:37

Hitz adina mintzo hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloak El Salvadorreko nawatera hizkuntza hurbilduko digu oraingoan. Zehazki, azaroaren 18an, Alan Kingek hizkuntza aurkeztuko du eta Tzunhejekat kolektiboaren errealitatea ezagutzeko aukera egongo da....

La entrada Hitz adina mintzon, NAWATERA gertutik aparece primero en Oihaneder Euskararen Etxea.

Mazurka ikastaroa “Ilunabarrean dantzan” saioan

Erabiltzailearen aurpegia Oihaneder Euskararen Etxea 2015-11-10 14:33

Europako eta Euskal Herriko dantzak eta musika zuzenean eskaintzen dizkigu Ilunabarrean dantzan, Balfolk-aren eta euskal dantzen plaza izeneko zikloak. Jauziak, scottish, fandangoa, mazurka, arin-arina, bourrée… Balfolk-a eta euskal musika eta dantzak...

La entrada Mazurka ikastaroa “Ilunabarrean dantzan” saioan aparece primero en Oihaneder Euskararen Etxea.

ARABAKO Mintzalagun eta Berbalagunen TOPAKETAK... ARDO ARTEAN!

Erabiltzailearen aurpegia Gasteizko Mintzalaguna 2015-11-09 10:16
Hemen da ARABAKO MINTZALAGUN ETA BERBALAGUNEN TOPAKETAKO EGITARAUA!!!

*Noiz? Azaroaren 21ean, larunbata
*Nora? Eskuernagara (Arabar Errioxa)
*Prezioa: 35€ (dena barne: autobusa + ekintzak + bazkaria)
* Izena emateko epea: AZAROAK 18, asteazkena

*EGITARAUA:

10.30ean Gasteizen ellkartuko gara guztiok
11.30 Eskuernagan poteoa
12.30 Hilerri ateora bisita
14.00 BAZKARIA Candido Besa upategian
17.30 BAKARRIZKETA: "Euskaldun berrien kluba"
18.30 Etxera buelta
 
*Non? Autobus geltoki berrian elkartuko gara.


MENUA

-Patatak txorizoarekin
-Saiheskiak
-Postrea

*Alergikoentzat eta barazkijaleentzat aukera desberdinak egon daitezke ...

Argazki erakusketa eta bidaien diaporamak

Erabiltzailearen aurpegia Oihaneder Euskararen Etxea 2015-11-02 15:09

Gasteiztarrak arraun the world udako argazki lehiaketako argazki saridunekin antolatutako erakusketa abenduaren 17ra bitartean egongo da ikusgai Oihaneder Euskararen Etxeko ur-biltegira bideko arrapalan. Portugal, Brasil, Laos, Kanbodia, Tailandia eta Ekuadorreko irudiak...

La entrada Argazki erakusketa eta bidaien diaporamak aparece primero en Oihaneder Euskararen Etxea.

Alderantziz

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Larrañaga 2015-10-30 01:00   Iritzia

Euskarari buruz erderaz egitea litzateke ideala, eremu publikoan. Araba Euskaraz espainolez idatzi, eta Mintzalagunaz irratian beste hainbestean. Bestela ez ote garen gehiengo baten aurrean interferentzia diskretu soil bat. Minorizatuei utzi behar zaien esparru onargarri bat. Itxurazko sentiberatasunez baimendutako txoko hertsi autoerreferentzial bat. Eta, oro bat, interesik gabekoa euskal komunitatetik kanpo. Iritzi hau, jakina, ezin da beste baldintza batetik askatu, ez bada harakiri bihurtu nahi.