Ikasi bozkatzen

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Larrañaga 2015-12-10 01:00   Iritzia

Albiste ona. Galdeketak antolatuko ditu Gasteizko Udalak, herritarren iritzia jaso eta horren araberako erabakiak hartzeko. Araudi zirriborro baten gainean lan egiten ari dira udal taldeak, Donostiakoa aintzat hartuta. Elkarteen parte hartzean sakondu baino lehen, eta behin betiko araudi gabe, galdegai bila presaka hasi dira zinegotzi batzuk.

Zertan eman duzu denbora?

Erabiltzailearen aurpegia Irati Iciar 2015-12-10 01:00   Iritzia

Denbora mugatua da, horretaz guztiok gara kontziente, baina egunerokotasunerako "ahaztu" egiten dugu. Mugatua izaterakoan aprobetxatu egin behar dugu, zerbaitetan eman, bestela 'gastatu' egiten da. Denboraren erabilera praktikoaren ideia hau ez dakit nondik datorkigun, baina aprobetxatu egin behar dugula oso barneratuta daukagu, "ezer egin gabe" gauden tarte horien ondoren bertigoa sentitzeraino. Eta hala estresatzen gara.

Gernika-Lumoko enpresa eta komertzioetan euskararen erabilera sustatzen, beste urtebetez

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2015-12-09 10:08

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak zortzigarren urtez banatu zituen Ziurtagiriak abenduaren 4an Gernika-Lumon. Udalerriko 27 enpresak, komertziok eta era guztietako entitatek jaso zuten Bai Euskarari Ziurtagiria.

Marisa Aldamizetxebarria Euskara zinegotziak eta Rober Gutiérrez Ziurtagiarien Elkarteko zuzendariak bi erakundeen arteko hitzarmenaren berri eman zuten. Aurten ere Ziurtagiriaren Elkartearen proiektua babesten jarraituko du Gernika-Lumoko Udalak.

  • Udaletik 800 euroko diru-laguntza jasoko du Ziurtagiriaren Elkarteak udalerrian Ziurtagiria hedatzeko.

  • Horrez gain, Bai Euskararri Ziurtagiria lortzen duen entitate bakoitzak ordaindu beharrekoaren %30 bere gain hartuko du Udalak ...

FAMILIA IRTEERA: Txorien Habiak eraikiko?

Erabiltzailearen aurpegia Gasteizko Mintzalaguna 2015-12-07 09:12

ABENDUAN, familia artean euskaraz eta naturaz gozatzeko eta begirale batek lagundurik, txorientzako habiak egin eta Gasteiz inguruko baso batean kokatzeko proposamena zabaltzen dizuegu

Eman izena! 
* DATA: abenduaren 19an, larunbata

* IRAUPENA: 10.00etatik 14.00etara

* PLAZA KOPURUA:

10 familia (10 kutxa egingo dira). Izena ematea ezinbestekoa da. 



* JARDUERA:

1) Txorien habiak eraiki

2) Zuhaitzetan jarri

* LEKUA ...

#GasteizenBaiEuskarari Mintzo-Txiodromoko laburpen-bideoa

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2015-12-04 16:57

Aurtengo Mintzo-Txiodromoko laburpen-bideoa egin dugu. Ea gustuko duzuen:

Bai Euskarari ekimena laguntzen jarraituko du Gasteizko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2015-12-04 13:17

Abenduaren 4ko bilkuran onetsi du Gasteizko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak Bai Euskarari Ziurtagiriarekin duen hitzarmenarekin aurrera jarraitzea. Udala 2013an hasi zen elkartearekin elkarlanean. Denbora tarte honetan, Gasteizko 71 entitatek lortu dute Bai Euskarari Ziurtagiria. Gasteizko Udalak hitzarmena berritzea erabaki du, 22.050 euroko aurrekontuarekin.

Bai Euskarari ekimenaz gain, 'Gazte Sortzaileak' beken barruan bi kultur proiektu garatzeko diru-laguntza bideratzea erabaki zuen Tokiko Gobernu Batzarrak.

Bi ekimenekin hizkuntzaren erabilera gizarte bizitzako esparru guztietan —kulturan, kirolean, merkataritzan eta bestetan— sustatu nahi du Udalak ...

Euskararen Egun alai eta argitsua

Erabiltzailearen aurpegia Oihaneder Euskararen Etxea 2015-12-04 11:22

Giro epelean ospatu dugu 2015eko Euskararen Eguna. Olabide ikastolako “Andoayneko fusyak” taldeak irabazi zuen goizean jokatutako euskararen ginkana. Finalera heldutako lau taldeak bikain aritu ziren, hein handi batean publikoaren animoei...

La entrada Euskararen Egun alai eta argitsua aparece primero en Oihaneder Euskararen Etxea.

Gaur eta egunero #LanEtaBiziEuskaraz

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2015-12-03 10:14

Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Egunean,

Zorionak euskarari, euskal hiztunoi eta arlo sozioekonomikoaren euskalduntzean eragile zareten guztioi!

Eskerrik asko Bai Euskarari Ziurtagiria duzuenoi, euskarazko zerbitzua eskaini eta euskaraz lan egiteko inbertsio eta lan handia burutzen ari baitzarete egunero!

 

 

EBZ: dirutan ito, edo kito?

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2015-12-03 00:00

Joseba Barandiaran ekonomistak Berrian argitaratutako iritzi artikulua.

-EBZ: dirutan ito, edo kito?-

Euroa sortu eta EBZren araudia zehaztean, haren egiteko teorikoa argia zen: finantza sisteman txertatzen duen diruaren prezioa finkatuz, diru kantitatearenagan eragin, jarduera ekonomikoaren bilakaerari lagunduz edo trabatuz, baina, betiere, inflazioa %2ren inguruan mantentzeko. Duela hamasei urte eskas, inflazioa zaintzea egiteko bakar eta gobernuak zuzenean finantzatzea debekatuta, banku zentral independiente gisa finkatu zen Frankfurten, beharrik, Bundesbank aitzindariaren altzoan.

Ez zuten askok uste izango 2015 urterako nolako komeriak ...

Araban Bai Euskarari!

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2015-12-02 15:04

Araban geroz eta gehiago dira euskaraz bizi nahi dutenak eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartean lanean ari gara horrela izan dadin. Lan hori indartzeko Alaveseko jokalari batzuen kolaborazioarekin egin dugu honako bideoa, Alavesen eta Baskoniaren partiduetan ikusi ahal izango da, besteak beste.

Moderarioz

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre 2015-12-02 01:00   Iritzia

Manex Agirre

Karra Elejaldek ere badauka ba, probokatzeko gogoa. Urteen joanak kontrako efektua izan dezake batengan edo bestearengan: edo gauzei gero eta garrantzia handiagoa ematen diezu, sarritan txupito basoan itotzen ari zarela jabetu gabe; edo gero eta gutxiago inporta zaizu dena, eta jendakien iritziaz olinpikoki paso egiteko gaitasuna garatzen duzu. Bigarren jarrera da osasungarriena, noski, baina izan dezake bere arrisku plusa; batez ere, Elejaldek egin duen bezala (oi, arduragabea) herri honek duen erakunde sakrosantu errespetagarrienarekin sartzen bazara, hau da, athletic futbol taldearekin.

EUSKARAREN EGUNA: KANDELEN MOSAIKO ERRALDOIA

Erabiltzailearen aurpegia Gasteizko Mintzalaguna 2015-11-30 12:22

Kandelen mosaiko erraldoia egingo da ABENDUAREN 3an, osteguna, Andre Mari Zuriaren plazan EUSKARAREN EGUNA ospatzeko. 

Bada, hirugarren urtez, GEU elkarteak 365 Egun ekimenarekin bat egingo du,  aurten “Erabili, erabizi” azpileloa izango duena.

ARGAZKIAK + BIDEOA

Hasteko, euskaldunon desiren zuhaitzaren aurkezpena egingo da, ALEA aldizkariko azalak berrerabiliz, zuhaitz bat eraikiz. Gero, Oihaneder Euskararen Etxetik atera eta kalejiran Andre Mari Zuriaren plazaraino ibilbide animatua egongo da. Bidean zehar, kartelak pegatu, Aleak eta pegatinak banatu eta musika izango da. Plazara heltzean kandelen mosaiko ...

Gasteizko euskaldunaren kasuistika

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Alzola 2015-11-30 01:00   Iritzia

Koldo Alzola

 

Lehengo egunean goiz librea hartu nuen erakundeetan egin beharreko izapide batzuk egiteko. Leihatilaz leihatila erromerian ibiltzeko pazientziaz hornitu eta lehenengo helmugara abiatu nintzen, Udalaren eraikin berrira. Hori bai, etxetik konpromiso irmo batez atera nintzen: euskarazko zerbitzua jasotzeko erakundeek zor didaten eskubideari amore ez emateko asmo sendoa. Ez dizuet ezer berririk deskubrituko, ziur naiz noiz edo noiz denok aterako zinetela etxetik ilusio horrekin, baina tira, gizakia omen da behin baino gehiagotan harri berean estropezu egiten duen animalia bakarra, eta halaxe atera nintzen ni ere, euskarazko zerbitzua eskatzeko intentzio tinkoaz. Erabaki nuen, halaber, leihatilatik leihatilarako errosario hori etxean ibiltzeko moduko ikerketa soziologikoa egiteko probestea. Jasotako erantzunen azterketatik ondorioztatu nuen, zenbaitetan euskaldunak ezezko erantzun borobilak jasotzen baditu ere, baiezkoa jasotzen dituen hainbatetan ere, baiezko hori sasi-baiezkoa edo baiezko baztertzailea dela.

UPATEGIKO KRONIKA (Angel Mariren eskutik)

Erabiltzailearen aurpegia Gasteizko Mintzalaguna 2015-11-24 13:34

Kafetxo bat hartu, tabernatik atera eta autobusa aparkalekura heltzen ari zen ...

Azokara joateko beldur

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Lazkano 2015-11-24 01:00   Iritzia

Iñaki Lazkano

Frantziako kale, taberna eta diskotekeei darien odol usainak Europako bazterrak aztoratu ditu azken egunotan eta oihuka dabiltza goi-agintari gerrazaleak: gerra da, gerra da! diosku ozen frantziar presidenteak, eta Espainiako La Razón egunkariak bakearen ikurraz atondu du albistea. Si vis pacem, parabellum. Ez diot arrazoirik kenduko Hollande presidenteari, gerra dugu, gerrak gaitu.