Arabako esentzien zaindariak

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Larrañaga 2014-10-07 02:00   Iritzia

Iñaki Larrañaga

 

Alavesismo ugerrak bigarren gaztaro bat duela esanez hasi nahi nuen testua. Egokiagoa iruditu zait segidan hamaikagarren zahartzaroa bizi duela idaztea. Horrela baita irakurle, arabar probintzialista, tradizionalista eta kontserbadorea berpiztu da -akaso berpiztu baino berrindartu esan behar nuke- . Ohiko tankera grisaren aldean, tarteka beste itxura bat hartu du: doitasunez bizarra moztutakoa, kopeta-ile zaindua, eta kolonia garestiz blaitua. Honezkero baduzu halakoren bat zeure garunean bueltaka, ala?

Giltzarrapoa

Erabiltzailearen aurpegia Gaizka Amondarain 2014-10-06 02:00   Iritzia

Gaizka Amondarain

Kuriosoa eta kezkatzekoa ere bada, aldi berean, Asiako liztorrarekin gertatzen ari dena. Profetikoa edo. Apurka zabaldu den izurria. Gure erleak baino hiru aldiz erleago. Iparraldetik sartu zaiguna, Saigona. Gosetiagoa. Oldarkorragoa. Darwin eta geroko legea. Ez magrebtarra, asiatikoa.

Herrimina, herripoza

Erabiltzailearen aurpegia Itziar Etxezarreta 2014-09-29 02:00   Iritzia

Itziar Etxezarreta

Oraindik bada euskara hizkuntza hankamotza dela pentsatzen duenik, hitzak falta zaizkiola eta bizitzako alor garrantzitsuetarako balio ez duela uste duenik. Zorionez, gehienok badakigu gure hizkuntza beste edozein bezain zabala eta osotua dela eta hizkuntzaren mekanismo propioei esker urteetan itzalpean egon izanak eragin dizkion gabeziei pixkana-pixkanaka aurre hartu diela. Ez hori bakarrik, hizkuntza orok bezala, baditu hainbat hitz bereziak direnak, maiz itzulezinak, eta ideia bat inguruko hizkuntzetan baino argiago adierazteko gai direnak.

“Poltsa jartzen zidaten, arnasik gabe utzi arte”

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre 2014-09-24 02:00   Iritzia

Manex Agirre

Pasa dugu aurreko aste osoa yes-ka, aye-ka, ausartenak eta kontzientzia linguistiko handiena dutenak bú chòir-ka.  Erabakitzeko eskubidea unibertsaltzat jotzen dugunok gure burua ikusi dugu islatuta, kilt eta guzti, Eskoziako boto-kutxetako kristaletan. Glasgowko gazte baten larruan sartu gara, bere barruan egin dugu boto-lekurako bidea, lege-fabrika espainiarraren ukoa besterik ezagutu ez dugunok.

Gizarte etxeetako euskarazko ikastaroak eta “no-sabia-que-era-en-euskera”-tarrak

Erabiltzailearen aurpegia Asier Sarasua Garmendia 2014-09-18 02:00   Iritzia

Duela hamabost bat urte eman nuen izena lehen aldiz gizarte etxe bateko jarduera batean, marrazketakoan hain zuzen. Gogoan dut jendez mukuru zegoen kiroldegi batera joan behar izan nuela loteria bat ikustera. Ikastaroan eman nuen izena eta lortu nuen tokia. Hala ere, handik egun batzuetara dei bat jaso nuen udaletxetik: ez zen nahiko jende apuntatu, eta ikastaroa bertan behera geratu zen.

 

Duela bi urte berriro eman nuen izena marrazketan. Oraingoan bai, aski jende zegoen eta egin ahal izan genuen ikastaroa. Asko poztu nintzen gela jendez beteta zegoela ikustean: 12 lagun inguru bildu ginen.

 

Tontolnabo auzitara

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Alzola 2014-09-16 02:00   Iritzia

Koldo Alzola

 

Badira hilabete batzuk kazetariren batek, nahi gabe (itxuraz), “Tontolnabo” ezizenez birbataiatu zuela Gasteizko alkate jaun txit gorena. Antza, berriemaileak goitizen hori baliatu zuen karaktere kopurua betetzeko gerora aldatuko zuelakoan, baina zuzenketa egitea ahaztuko zuen, nonbait, eta hankasartzea; erredakzioaren, maketazioaren eta zentsuraren galbaheak pasatuta; hantxe agertu zen, paperezko milaka aletan inprimatuta. Pasadizoak oihartzun handia izan zuen gasteiztarron artean, izan ere, askok eta askok pentsatu genuen izengoitia primeran egokitzen zitzaiela alkateak egindako azken adierazpen arrazistei. Ez da harritzekoa, beraz, politikariaren jarrera ergela salatzen duten ehunka pegatinak, pintadak, eta abarrekoek “tontolnabo” izena baliatu izana agintaria lotsagarri uzteko.

Udako berririk hunkigarriena

Erabiltzailearen aurpegia Ruth Larretxi 2014-09-15 02:00   Iritzia

Ruth Larretxi

 

Nola lortu daiteke gertaera baten aurrean jarrera aldaketa bat? Sentimendu desberdina sortaraztea, umore aldaketa, alegia. Zaila da, baina uda honetan ikusi eta entzun ditudan berri bonbardaketa guztien artean, batekin bereziki, hori sentitu dut. Eta jakinaren gainean nago, hain zaratatsuak eta bortitzak izan diren albiste askoren aldean, hauxe tontakeria bat dela. Baina eskerrak ere horrelakoak dauden.

Hemengo gizarte zerbitzuez baliatzen diren kanpotarrak

Erabiltzailearen aurpegia Asier Sarasua Garmendia 2014-07-21 02:00   Iritzia

Badago Gasteizen hemengo gizarte zerbitzuez baliatzen den kanpotarren multzo bat. Gero esango dizuet zein den, orain kontatuko dizuet duela ia hogei urte gertatu zitzaidan gauza bat. Unidad Alavesa gailurrean zegoen sasoi hartan.

 

Lankide batek esan zidan kanpotarrak hemengokoei lana kentzera etortzen zirela. Ez zegoela eskubiderik, eta gainera haien ohiturak ekartzen zituztela, adibidez hizkuntza, eta inposatu egiten zietela gasteiztarrei.

Eta euskal selekzioa mundialean izan balitz, che?

Erabiltzailearen aurpegia Ruth Larretxi 2014-07-16 02:00   Iritzia

Ruth Larretxi

Manexek Añanako inguruan topatutako argazki bitxia ekarri digu gurera. Nik ere horrelako bat egin dut, baina nire irudiak plisti-plasta sortu beharrean, bor-bor eragiten du. Barkatu, beraz. Hona hemen nondik atera dudan.

Udako eskusartze bat

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre 2014-07-15 02:00   Iritzia

Manex Agirre

Añanako eskualdean pasa dugu joan den asteburua. Paul, Gesaltza, Tuesta, Espejo. Zapatuan gatzaren feria, domekan Baronatarren dorretxera buelta azkarra. Inpresionatuta, benetan, zenbat guraso gazte euskaraz beren seme-alabekin, Gesaltzako feriako puzgarrien inguruan (pilotu automatikoa ezin itzali ibiltzen baikara, horrelakoetan).

Bi zauritu entzierro arriskutsuan

Erabiltzailearen aurpegia Asier Sarasua Garmendia 2014-07-09 02:00   Iritzia

Asier Sarasua

 

Uztailaren 9ko entzierroa San Ferminetan orain arte egon den arriskutsuenetakoa izan da. Hiru zauritu izan dira ibilbideak iraun duen 3 minutu eta 22 segundotan. Gaurkoa aurtengo hiru entzierroetatik motelena izan da.

Europar hauteskundeen Gasteizko emaitzen interpretazio bat

Erabiltzailearen aurpegia Asier Sarasua Garmendia 2014-06-30 02:00   Iritzia

Asier Sarasua

 

Ia-ia tradizio bihurtu da Gasteizen, zirkulu jakin batzuetan, hauteskunde bakoitzaren ondoren EAJren beherakada nabarmentzea. “Zirkulu jakin batzuk” diodanean, gure gizartean dauden bi multzo soziologiko handietako bat dut buruan, espainiar abertzaleena alegia. Baita beren burua “ez nazionalistatzat” hartzen duten askorena ere: izan ere, bitxia bada ere, horiek EAJren beherakada izaten dute ahotan gehienetan, baina ez adibidez PSOEren suntsipena.

Noa? Ni ez noa!

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Alzola 2014-06-19 09:09   Iritzia

Koldo Alzola

Uztailaren 16an, Gasteizko Jazzaldiaren egitarauaren barruan, Israelgo Noa abeslariaren kontzertua dago iragarrita. Azken urteotan Noa Israelgo apartheid erregimenaren aurkako Boikot, Desinbertsio eta Zigorren nazioarteko kanpainako helburu nagusietakoa bilakatu da, izan ere, artistak behin baino gehiagotan eman die babesa Israelgo estatuaren politikei eta armada hebrearrak burututako sarraskiei. Hala ere, Israelgo apartheid erregimenaren itxura zuritzeko eta normalizatzeko estrategia horretan, abeslariak bakezale eta aurrerakoiaren plantak egiteko ahalegina egin izan du beti, horrexegatik, bere ibilbidea eta jokaera ezagutzen ez duen askori zaila suerta dakioke kantariaren aurkako boikot kanpaina ulertzea. Baina, itxuratik haratago miatzen badugu, ez da oso zaila Israelgo enbaxadore kulturalaren benetako asmoak agerian uztea.

Hitzak hizpide

Erabiltzailearen aurpegia Ruth Larretxi 2014-06-16 14:09   Iritzia

Ruth Larretxi

Gure unibertsitate garaian hasi ziren teknologia berriak gizarteratzen eta aldi berean, ingelesezko hitz berriak sortzen. Irakasle batek beti esaten zigun horiek guztiak modu eroso batean euskalduntzeko. Ohitura hori hartzeko. E-maila esan beharrean, posta elektronikoa. Eta mobilaren ordez, mugikorra esateko. Tipoa asmo onekoa zen, bai, baina euskaldunegia. Klasean geundela Koldo Zumarraga izena aipatzen zuen Luis Del Olmori buruz hitz egiteko. Eta ikasleren batek izen-abizenak erdaldunak bazituen lasai asko aldatzen zizkion. Bat aipatzearren, Larreako Fernandez lagunarena dugu. Betidanik Fernandez de Larrea izan da, baina ez Jakobe izena zeukan irakaslearentzat, bere mundua erabat euskalduna ikusten baitzuen.

Eta nik…oiloa izan nahiko nuke

Erabiltzailearen aurpegia Itziar Etxezarreta 2014-06-11 11:49   Iritzia

Itziar Etxezarreta

Goizero bezala gelara sartu eta nire lekuan eseri naiz, Andoni nire lagun minenaren ondoan. Orduantxe, andereño Naiara iritsi da eta bere mahaian eseri da. Nahiko triste dagoela dirudi, azken asteetan bezala. Baina, aurpegi txarra duen arren, gurekin beti bezain maitagarria izaten jarraitzen du.