alea.eus

'Agurainen 75 Ordu Euskaraz' ekimenaren bideo-dokumentala, sarean

Erabiltzailearen aurpegia 75 ordu euskaraz Agurainen 2017-06-02 09:26   Euskara

Aguraindarren testigantzakin, antolatzaileen adierazpenekin, antzezpenekin eta Aguraingo irudi ederrekin osatu dute bideoa.

2018ko azaroan aktibazio olatu handi bat etorriko omen da Euskal Herrira. Agurainen, aguraindarrak aktibatzeko asmoz, 2016ko azaroan egin zuten Agurainen 75 Ordu Euskaraz ekimena.

Ekimena autogestionatua eta autofinantzatu izan bazen ere, Arabako Foru Aldundiak proposatuta eta diruz lagunduta, ekimena azaltzeko bideo dokumental bat ekoiztu dute, hogei minutukoa. Mikel Ezkerro eta Anton Mimentza dira egileak. Aguraindarren testigantzak, antolatzaileen adierazpenak, antzezpen batzuk eta Aguraingo irudi ederrez osatu dute dokumentala.

Ekainaren 1ean Agurainen aurkeztu zuten bideoa. Harrera beroa izan zuen, 50 lagun inguru elkartu baitziren proiekzioan. Bideoa ikusi ondoren, egileen azalpenak eta herritarren bizipenak, oraingo beharrak eta iritziak trukatu zituzten ondorengo solasaldian.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa