Logoa

Legezko oharra

Lege ohar honek alea.eus webgunearen lege erabilera arautzen du. Webgunearen jabea honako hau da: Arabako Alea Komunikazio Taldea S.L., Arabako Merkatal Erregistroan inskribatua,  Sozietateen liburuko 1580 tomoan, 82. folioan, VI-17460 orrian.

 

Legeria:

Oro har, Arabako Alea Komunikazio Taldea S.L. eta webgune honetan dauden zerbitzu telematikoak erabiltzen dituztenen arteko harremanak, Espainiako legeri eta eskumenpean daude.

Alderdiak berariaz Espainiako Epaitegi eta Auzitegien eskumenaren menpe daude honako kontratu baldintzen interpretazioan edo gauzatzean sor daiteken edozein gorabehera konpontzeko.

 

Edukia eta erabilera:

Erabiltzaileak badaki, eta onartzen du, webgune honetan sartzeak ez dakarrela, inola ere, Arabako Alea Komunikazio Taldea S.L.-rekin merkatal harreman bat hastea. Erakundeak bere du eskubidea aurretiazko oharrik gabe bere webgunean egoki irizten dizkion aldaketak egiteko, eta beraz, webgunearen bitartez ematen diren eduki nahiz zerbitzuak, edo hauek zerbitzarietan aurkeztuta edo ostatatuta dauden moduak ezabatzeko edo eransteko.

 

Jabetza intelektuala eta industriala

Webgunearen edukiaren, diseinu grafikoaren eta kodearen egile-eskubideak Arabako Alea Komunikazio Taldea S.L.-renak dira, baina partekatu daitezke Creative Comons Aitortu Partekatu lizentziaren bitartez (CC-by-sa. Beraz, erreproduzitu, banatu, jendaurrean komunikatu, eraldatu daiteke, beti ere iturria aipatuz eta egiletza aitortuz, eta baldintza horien pean partekatzeko. Webgunean agertzen den edozein edukiaren izen komertzialak, markak eta zeinu bereizgarriak beraien jabeenak dira, eta legez babestuta daude.

 

Loturak (linkak)

Webgune honetan agertzen diren loturak (linkak) soilik informazio xedetarako eskaintzen dira, eta ez dira ez iradokizunak, ez gonbidapenak, ez gomendioak beraietara joateko.

 

Datuen konfideltzialtasuna eta babesa

Abenduaren 13ko Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat, Arabako Alea Komunikazio Taldea S.L.-k ohartematen dio erabiltzaileari datu pertsonalen fitxategi automatizatu bat dagoela Arabako Alea Komunikazio Taldea S.L.-k sortua eta berak erabiltzeko, bere ardurapekoa, xede dituena erabiltzailearekin harremana mantentzea eta kudeatzea eta informazio egitekoak. Baldintza orokor hauek onartzerakoan Arabako Alea Komunikazio Taldea S.L.-k erabiltzailearen datu batzuk bildu behar ditu zerbitzua emateko ezinbestekoak direnak.

 

Fitxategien erregistroa eta formularioak

Erregistratzeko formularioa betetzea ezinbestekoa da webgune honek ematen dituen zenbait zerbitzuetara sarbidea izateko. Eskatzen diren datu pertsonalak ez badira ematen edo datuak babesteko politika hau ez bada onartzen, ezin da harpidetu, erregistratu edo datu pertsonalak eskatzen diren sustapenetan parte hartu. Abenduaren 13ko Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organokoaren 15/1999 xedatutakoarekin bat, adierazten dizugu erabiltzaile moduan erregistratzetik jasotako datu pertsonalak Arabako Alea Komunikazio Taldea S.L. - IFK: B-01530823; Gasteizko Las Escuelas kalea 10, 7. bulegoa- jabe duen fitxategi batean biltegiratuko direla, legez eskatzen diren segurtasun neurriak aplikatuta.

 

Datuen zehaztasuna eta egiazkotasuna

Erabiltzailea da ematen dituen datuen zehaztasunen eta egiazkotasunaren arduradun bakarra, Arabako Alea Komunikazio Taldea S.L. horretatik etor daiteken edozein erantzukizunetatik libre dago. Erabiltzaileek emandako datu pertsonalen zehaztasuna, indarraldia eta egiazkotasunak bermatzen dituzte eta datu horiengandik eratorri ahal den erantzukizuna bere egiten dute, kasu guztietan, eta behar bezala gaurkotuta mantentzeko konpromisoa hartzen dute. Erabiltzaileak onartu egiten du erregistro edo harpidetza formularioan informazio osoa eta zuzena ematea. Arabako Alea Komunikazio Taldea S.L.-k ez du bere gain hartzen berak egin ez dituen informazioen edo beste iturri bat jatorri duten egiazkotasunaz, beraz ez du ardurarik hartzen informazio horren erabileratik etor daitekeen edozein kalteen gainean. Arabako Alea Komunikazio Taldea S.L.-k beretzat gordetzen du bere webguneetan jasota dagoen informazioa eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, eta ahal du informaziorako sarbidea mugatu edo eragotzi. Arabako Alea Komunikazio Taldea S.L.-k ez du erantzukizunik Arabako Alea Komunikazio Taldea S.L.-tik kanpoko iturriek emandako informazioaren ondorioz erator daitezken oker, akats edo ez egitetatik eragin daitezken kalte edo galerengatik.

 

Cookiak

Webgune honek ez du cookie-rik erabiltzen, cookie-tzat hartuta erabiltzailearen terminalean bertan ostatatuko informazioko fitxategi fisikoak erabiltzaileak webgunean nabigatzeko erabiltzen direnak. Edonola ere, erabiltzailearen esku dago nabigatzailea konfiguratzea artxibo hauen instalazioa eragozteko moduan. 

 

Xedeak

Arabako Alea Komunikazio Taldea S.L.-ren xedea da erabiltzailearekin harremana mantentzea eta kudeatzea eta informazio lanak egitea.

 

Adingabeak

Gure zerbitzuetako batzuk berariaz adingabeei zuzenduak balira, Arabako Alea Komunikazio Taldea S.L.-k guraso edo tutoreen baimena eskatuko du datu pertsonalak jasotzeko edo datuen tratamendu automatizatua egiteko. Adingabea 13 urtetik gorakoa balitz, adingabearen eta guraso edo tutoreen baimena behar izango da.

 

Hirugarrenei datuak ematea

Arabako Alea Komunikazio Taldea S.L.-k ez dizkio datuak hirugarren bati utziko. Salbuespen moduan, datu-emaileak onartu egiten du datuak utzi ahal izango zaizkiola GEU euskara elkarteari, Arabako Alea Komunikazio Taldea SLk elkarte horrekin elkarlanean egiten dituen proiektuetarako soilik.

 

Datuak ikusteko, zuzentzeko, mugatzeko, ezabatzeko, ezeztatzeko eta aurkatzeko eskubidea nola gauzatu:

Datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, mugatzeko, ezabatzeko, ezeztatzeko eta aurkatzeko eskubidea gauzatu ahal izateko, eskaerak bidali ahal dituzue Arabako Alea Komunikazio Taldea S.L.-ren helbide elektroniko honetara  info@alea.eus edo posta arruntez Las Escuelas 10, 7.bulegoa 01001 Gasteiz, Araba helbidera, erreferentzia moduan LOPD jarriz. Eskubide horiek gauzatu ahal izateko, eta Datuen Babeserako Agentziaren urtarrailren 19ko 1/1998 Instrukzioan ezarritakoaren arabera, beharrezkoa da zuk zure nortasuna egiaztatzea zure NANren edo Zuzenbidean onartua den beste agiri baten kopia bidal diezaiozula Arabako Alea Komunikazio Taldea S.L.-ri. Edonola ere, zure erregistroko datuen aldaketa edo zuzenketa sitean bertan egin ahal izango da, aurrez erabiltzaile eta pasahitzarekin identifikatuz.

Halaber, adierazten zaizu Datuen Babeserako Espainiako Agentzian (AEPD) erreklamazioa jar dezakezula Arabako Alea Komunikazio Taldea S.L.-k zuk eskaera egin eta hilabeteko epean erantzunik eman ez badizu. Kasu horretan zure erreklamazioa Datuen Babeserako Espainiako Agentziari bidali ahal diozu, Jorge Juan kalea 6, 28001 Madrid.

 

Segurtasun neurriak

Arabako Alea Komunikazio Taldea S.L.-k legez eskatzen diren datu pertsonalen babeserako segurtasun mailak hartu ditu, eta ahaleginak egiten ditu bere esku dauden gainerako neurri eta baliabide teknikoak jartzeko, ez dadin gertatu emandako datu pertsonalak galdu daitezela, oker erabili daitezela, alda daitezela, baimenik gabe erabil daitezela edo lapurtu daitezela. Arabako Alea Komunikazio Taldea S.L.-k ez du erantzukizunik: sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboan gerta litezken interferentzietatik, ez egiteetatik, etetetatik, birus informatikoetatik, telefono matxuretatik edo deskonexioetatik sor daitezken kalte eta galerena; telefono lineatako akatsek edo gainkargek edo Datuak Prozesatzeko Zentroetako gainkargek sistema elektroniko honetan, internet sisteman nahiz bestelako sistema elektronikoetan sortutako atzerapen edo blokeoena; hirugarrenek Arabako Alea Komunikazio Taldea S.L.-ren kontroletik kanpo sor dezaketen bidegabeko sarrerek sor dezaketen kalteena. Edonola ere erabiltzailea jabe izan behar da interneteko segurtasun neurriak ez direla gaindiezinak.

 

Onarpena eta baimena

Erabiltzaileak adierazten du datu pertsonalen baldintzen gaineko informazioa eman zaiola, eta onarpena eta baimena ematen dituela Arabako Alea Komunikazio Taldea S.L.-k datu pertsonalen tratamendu automatizatua egin dezan Datu Pertsonalen Babeserako Politika honetan aipatutako xedeetarako. Webgunean eskaintzen diren zerbitzuetako batzuk datu pertsonalen babesean berariazko aurreikuspenak jasota dauzkaten baldintza partikularrak izan ditzakete.