Logoa

Komunitatea

alea-komunitatea

Zer da Alearen on-line komunitatea?

Alea.eus webgunean parte hartzen dugun guztiok osatzen dugu komunitatea. 

 

Zer modu daude komunitatean parte hartzeko?

 

Idatzi iruzkinak albisteetan

Webguneko albisteak komentatu ahal izateko, sortu zure erabiltzaile-kontua, zure izena edo ezizen bat erabiliz.  

 

Argitaratu zure edukiak

Zuk ere zure edukiak argitaratu ditzakezu Alea.eus-en (argazkiak, bideoak, zure blogaren edukietara lotura zuzena...). Hiru kide mota dauzka on-line komunitateak:

Taldeak: elkarteak, gizarte mugimenduak...

Sinadurak: edukiak sortu nahi duen edozein pertsona (argazki-galeriak, iritzi-artikuluak, auzoko edo herriko albisteak...).

Kolaboratzaileak: ALEAren papereko aldizkarian idazten duten zutabegileak.  

Zu ere kide izateko, kide-kontua sortu* behar duzu. 

 

 

*Nola egin kide-kontua?

Lehenengo, sortu zure erabiltzaile-kontua. Ondoren, zure erabiltzaile-kontuan bertan, aukera izango duzu kide-izaera eskatzeko. Eskatu, eta berehala jarriko gara zurekin harremanetan. Nahiago baduzu, beste modu bat ere baduzu kide izateko: eman izena erabiltzaile moduan, eta, gero, lotu kontu hori zure Facebook edo Twitter kontuekin. 
 

Komunitatearen arauak:

  • Erantzunetan edo bestelako ekarpenetan, Alea.eus-ek ez du ez akusaziorik, ez irainik onartuko.  Halakoak egongo balira, Alea.eus-ek kentzeko eskubidea izango du.
  • Testua euskaraz idatzi behar da. Bestela, Alea.eus-ek kendu egingo du.