Logoa

Nortzuk gara

 

Arabako euskarazko aldizkari bakarra da ALEA. Lurraldeko gaurkotasunaren berri ematen du, hainbat bideren bitartez:

 

ALEA aldizkaria: harpidedunek jasotzen dute astero (harpidetu hemen). Horrez gain, BERRIA egunkariak ostiralero banatzen du kazetarekin batera. Askotariko gaiak lantzen ditu ALEA aldizkariak, hala nola gizartea, kultura eta kirola. Ostiralero, erreportajeak, elkarrizketak, iritzi-artikuluak eta agenda bezalako atalak eskaintzen ditu. Eremuari dagokionez, Araba osoko gaurkotasuna lantzen saiatzen da ALEA.

Alea.eus: Arabako gaurkotasunaren berri ematen du une oro.

Sare sozialak: Facebook, Twitter eta Instagramen informazioa eskaintzen du ALEAk egunero.

Alea FM: ALEAren irratsaioa da. Bi katetan entzun daiteke: Radio Vitorian (asteartero 17:00etik 18:00era), eta Hala Bedi Bin (asteazkenero 20:00etatik 21:00etara).

 

Zer helburu eta ideia ditu ALEAk?

 

Arabaren berri euskaraz eman nahi du ALEAk, bi ideia oinarri:

Euskara: euskaldunek euskaraz bizitzeko duten eskubidea babestu nahi du ALEAk. Bide horretan, konbentzituta dago ez dela posible euskaraz bizitzea euskarazko komunikabiderik gabe, kontuan hartuta, gainera, komunikazioak bizitzan hartzen duen esparru handia.

Kalitatezko kazetaritza: gizarte gero eta demokratikoagoa eraikitzeko, funtsezkoa da gizarte informatu bat, eta, horretarako, ezinbestekoa da kazetaritza. Komunikabide bezala, bere funtzio sozialarekin konprometituta dago ALEA, eta honako irizpideak jarraituta bete nahi du: gertutasuna, pluraltasuna eta kalitatea.

 

Nork sustatzen du ALEA?

 

Arabako euskaltzaleen bultzadaz sortu zen ALEA. Zehazki, Gasteizko GEU elkarteak sortu zuen 2015ean, BERRIA egunkaria eta Goiena komunikazio taldeen eskutik. Gaur egun, hiru eragile horiek osatzen dute komunikabidearen administrazio-kontseilua.

Administrazio-kontseiluaz gain, ALEA Batzordea izeneko lantalde irekia dago. Bertan, komunikazioan eta euskalgintzan ari diren nahi beste pertsonek parte har dezakete, proiektua egunez egun hobetzen jarraitzeko.

 

Nola finantzatzen da ALEA?

 

ALEAren aurrekontua honako moduan sostengatzen da: herena, aldizkariaren harpidedunei esker; beste herena, publizitate bidez; eta, azken herena, diru-laguntza publikoen bitartez.

 

Nork idazten du ALEAn?

 

Lantalde profesionalak: zuzendariak, kazetariek eta komertzialak osatuta.

Kolaboratzaile-sareak: hogeita bost kolaboratzaile baino gehiago ari dira ALEAn parte hartzen, borondatez: batzuk, iritzi-artikuluak idazten; beste batzuk, gai ezberdinei buruzko kolaborazioak egiten (nutrizioa, teknologia, zinema, antzerkia, musika...); eta, bestetzuek, ALEA FM irratsaioa egiten. Horrez gain, ALEAri beste modu askotan bere denbora eta dirua eskaintzen dioten herritar asko daude. Horiek guztiak dira proiektuaren sostengu nagusia. Zuk ere kolaboratzaile-sarearen parte izan nahi baduzu, idatzi honako helbidera: erredakzioa@alea.eus