Hain justu ere, Gopegiko Bengolarra parkea eta Murgiako udaletxe plaza arte eszenikoz eta zirkuz beteko dira egun horietan.
Aurten, bost konpainia izango dira bertan. Kataluniatik iritsitako Ponten Piek Ârtica izeneko ikuskizuna eskainiko du egunero Gopegin, Bengolarran, 12:00ean, 13:30ean, 17:30ean, 19:00ean, eta 20:30ean. Frantziako Teatre de Rugissant konpainiak, berriz, jaialdiaren lehen bi egunetan antzeztuko du Tout Seul lana, Murgiako plazan, 18:00etan, eta 20:30ean.
Abuztuaren 26an eta 27an, jaialdian parte hartuko duen Euskal Herriko ordezkari bakarra ikusteko aukera izango da, Gopegin; Hortzmugak Nola antzezlana aurkeztuko du. Abuztuaren 26an eskainiko dituen emanaldiak euskaraz izango dira. Ymedio konpainia andaluziarra ere bi egun horietan izango da, Murgian, Sie7e ikuskizunarekin, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara, emanaldiak egingo ditu 15 minutuero.
Abuztuaren 27an eta 28an, azkenik, Galiziako Tanxarinakoek Trogloditas antzezlana eskainiko dute, Bengolarran.