Legution ere egingo dute burujabetzaren inguruko herri galdeketa

Anakoz Amenabar 2016ko eka. 22a, 17:59
Jai giroan ospatu zuten herri galdeketa Aramaion, hilaren 5ean. / Goiena

Aramaion egin ostean, Legutiok hartuko du lekukoa 2017an, beste hainbat herrirekin batera.

 

 

Hilaren 5ean hamaika udalerrik erantzun zuten burujabetzaren inguruko galdera: "Nahi al duzu izan estatu independente bateko herritar?". Besteak beste, Aramaioko 1.200 herritarrek izan zuten horretarako aukera eta parte-hartze zabalenetakoa izan zen bertan (%51); 602 lagunek Bai erantzun zuten eta 28 lagunek Ez. 2017an ere, beste hainbat udalerritara zabalduko du Gure Esku Dago ekimenak galdera, eta Legution ere izango da mahairik.

Lehendabiziko pausoak eman eta ekinaldia antolatuko duen elkartea osatzeko, bilera egingo dute datorren astelehenean, hilaren 27an, 19:00etan, kultur etxean. Sustatzaileek esan dutenez, ekarpenak jaso eta hurrengo hilabeteetan egingo diren jarduerak prestatzen hasteko bilera izango da. Legutioko udalerriak 1.700 bat biztanle ditu, eta Legutio herriarekin batera, Goiain, Urrunaga, Elosu eta Urbina herriak ere biltzen ditu. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide