Musika azoka alternatiboa egingo dute larunbatean Urkabustaizen

Saioa Fdz. de Arangiz 2016ko mai. 18a, 13:01

Musika zuzenean, umeentzako lantegiak, mahai-inguruak, kolektibo alternatiboen aurkezpena eta bazkaraoke herrikoia, aurtengo Urkazokaren osagaiak.

Datorren larunbatean, hilak 21, Urkabustaizko musika azoka alternatiboa egingo dute. Goizeko 11:00etatik aurrera, musika zuzenean, elkarrizketak eta materialen salmenta izango da Izarrako kultur-etxean.

Horrez gain, egun osoan zehar askotariko jarduerak izango dira herrian. Goizeko 11:00etan, esaterako, musikaren egungo egoera aztertuko duen mahai-ingurua egingo du MusikGerrillak. Txikienek ere musikaz gozatzeko aukera izango dute, eurei zuzendutako musika lantegiei esker. Orbanak taldearen zuzenekoak, Josu Mago handiaren ikuskizunak eta bibolin tailerrak itxiko dute goizeko egitaraua. Ondoren, 14:00etan bazkaraoke herrikoia egingo dute eta 16:00etatik aurrera, kolektibo alternatibo ezberdinen aurkezpenak izango dira. Azkenik, zuzeneko musika eskainiko dute.

Urkabustaizko gazte asanbladak eta Musikgerrillak antolatu dute Urkazoka.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide