[BIDEOA] Euskarazko toki komunikabideen erakusketa antolatu du Oihaneder Euskararen Etxeak

hirinet 2015-05-12 02:00   Gizartea

Oihaneder Euskararen Etxeak 'Bertatik bertara eta beti eskura' eraskusketa aurkeztu du.

Estibaliz Ruiz de Azua, kazetaria: "Irudi inpaktanteen 'zaku' bilakatu dira albistegiak"

hirinet 2015-05-11 02:00   Gizartea

Asteburuero telebistako lantalde handi baten lana "defendatu, eskaini eta saltzea" du ogibide Estibaliz Ruiz de Azua (Gasteiz, 1968) kazetariak, eta albiste zurrunbiloaren artean bera "nabarmendu gabe" igarotzea da haren ikur.

Gasteizko hainbat kolektibok ehungintzaren bidegabekeriak salatuko dituzte larunbatean, Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Egunean

hirinet 2015-05-07 02:00   Gizartea

Datorren larunbatean, hilak 9, “Haritik egin tira” lelopean Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguna ospatuko da eta Gasteizko hainbat elkartek (Setem Hego Haizea, Medicus Mundi,, Oxfam Intermón, Serso, Corazonistas Fundazioa eta  Misiones Diocesanas, Gasteizko Udalaren laguntzarekin) data hau aprobetxatuko dute ehungintzaren produktuen ekoizpenaren atzean ezkutatzen diren bidegabekeriak salatzeko.

Gaur zabaldu dute Gasteizko haur eskoletan izena emateko epea

hirinet 2015-05-04 02:00   Gizartea

Gaurtik hasita (hilak 4) eta maiatzaren 13ra bitartean, Gasteizko haur eskoletan  (Haurreskolak partzuergokoetan zein udalaren sarekoetan) matrikulatzeko eskabideak aurkezteko epea zabalik egongo da.

Eneritz Ibarra, Garaion: “Euskaraz gozatzen dutenentzat da 'Gazte Goza Tope' topaketa”

hirinet 2015-05-04 02:00   Gizartea

Garaion Ozetako Otaza auzoa utzi eta Oihaneder Euskararen Etxera egingo dute salto Garaion elkarteko lagunek. Maiatzaren 8an eta 9an, 'Gazte Goza Tope' antolatu dute. Maiatzaren 5era arte eman daiteke izena.

[ERREPORTAJEA] Patrikak, argitara

hirinet 2015-05-03 02:00   Gizartea

Araban izan daitezkeen ustelkeria kasuak eta kudeaketa okerrak mahai gainean jarri ditu Adi elkarteak; San Antonio kaleko egoitzaren aferarekin abiatu, eta geroztik dozenaka ustezko ustelkeria kasu azaleratu dituzte, euren webgunean bildu moduan.

Hainbat hitzordu Maiatzaren Lehena ospatzeko

hirinet 2015-04-30 02:00   Gizartea

Nazioarteko langilearen eguna hitzorduz beteta dator. Urtero lez, aldarrikapenerako eguna izango dute sindikatuek. 

Salburuko auzo elkartea, "zeru eta infernuaren" artean

hirinet 2015-04-30 02:00   Gizartea

Zeresana eta jakin-mina sortu du, aldi berean, Gasteizko Salburua auzoan zabaltzeko asmoa duten 'Las puertas del cielo' sexu-aisialdirako lokalak. Bikotekide trukaketarako eremua litzateke lokala, baina oraindik egitasmoa paperaren gainean dago soilik.

Negoziaketak huts eginda, bi egunetako greba hasi da Osakidetzan

hirinet 2015-04-23 02:00   Gizartea

Astelehen honetan elkartu ziren Osakidetzako zuzendaritza eta sindikatuetako ordezkariak mahai sektorialeko bileran. Adostasunik ez zen eman, ordea.

Gasteizko Udalak bat egin du Gora Gasteizko aldarriekin

hirinet 2015-04-22 02:00   Gizartea

Atzo Gasteizko udalak, larunbatean hiriburuan ospatu zen Gora Gasteiz egunaren inguruko mozioa onartu zuen. EAJk, PSEk eta EH Bilduk alde bozkatu dute, PPk, berriz, kontra. 

Miñaoko parke teknologikoko Aernnova enpresak su hartu du

hirinet 2015-04-22 02:00   Gizartea

Goizeko lehen orduan su hartu du Miñaoko parke teknologikoan kokatuta dagoen Aernnova Aerospace enpresak. Hegazkinak eta haize-sorgailuak egiten dituzte Aernnova Aerospacen.

Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, ez da zauriturik izan. Hala ere, ke zutabe handiak sortu dira eta Gasteizko zenbait tokitik ikusi ahal izan dira.

Bota gabe, eraikiz

hirinet 2015-04-22 02:00   Gizartea

Hutsik zegoena bete dute. Gauzak beste modu batean egin daitezkeela uste duten hirurogei gazte bizi dira Gasteizko Errekaleor auzoan, Udalarenak diren etxebizitzetan.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ekonomikoa beharrean, gizarte errentagarritasuna helburu

hirinet 2015-04-22 02:00   Gizartea

Gasteizko Udaleko, Aldundiko eta Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko (GOFE) langileek manifestazioa eta itxialdia burutu zuten atzo “kalitatezko zerbitzu publiko eta sozialak” aldarrikatzeko. “Itxialdiaren arrakasta” nabarmendu nahi izan dute igorritako prentsa oharrean.

Gora Gasteiz egunak milaka lagun bildu zituen hiri anitza eta koloretsua aldarrikatzeko

hirinet 2015-04-20 02:00   Gizartea

Larunbatean milaka lagun bildu zituen Gasteiz koloretsu eta anitza aldarrikatu zuen Gora Gasteiz egunak.

Espaloiaren erabilerak nabarmen egiten du gora bizikletentzako biderik ez dagoenean

hirinet 2015-04-16 02:00   Gizartea

Gasteizko txirrindularien portaera aztertzeko asmoz, Bizikletaren Behatokiak 2012an eta 2013an egindako azterlanak eguneratu ditu. Txostenaren arabera, bizikleten joan-etorri gehienak hiriburuko kale nagusietan ematen dira: besteak beste, Alava Jeneralaren kalean, Gasteiz hiribidean, Senda ibilbidean, Errege-erregina Katolikoen kalean eta Frantzia kalean.