Udalak hiriko kale katuen harrapatzeak areagotu dituela salatu dute ekologistek

hirinet 2013-07-09 12:31   Gizartea

kalekatuakGasteizko ekologisten eta animalien aldeko hainbat taldek hiriko kaleko katuek jasaten duten ‘harraparitzarekin’ amaitzeko estrategia zehaztu zuten aurreko astean egin zuten bileran. PSE eta EH Bilduko hainbat zinegotzi bertan egon ziren eta egoera salatzea eta publikoa egitea adostu zuten bertan.

Garoñaren kontrako martxa, azkena ote?

hirinet 2013-07-05 10:19   Gizartea

garonaIgande honetan, uztailaren 7an, Barcina del Barcotik (Burgos) abiatuta, zentral nuklearraren aurkako “azken martxan” parte hartzeko deia luzatu du Garoñaren kontrako koordinakundeak. Eguerdiko 12.00etan hasiko dute protesta eta kilometro bat inguru egingo dute oinez, zentral nuklearraren atera heldu arte, bertan amaituko da ekimena. Martxa jendetsua izatea espero da eta Logroño, Burgos eta Madril bezalako hiriburuetatik ere autobusak antolatu dituzte. Santa Maria de Garoñan kokatutako zentralak bihar, uztailak 6 dituenean, itxi beharko ditu ateak, ustiapen baimena amaitu baitzaio.

Oinarrizko gizarte zerbitzuetako langileak greban, astelehenetik aurrera

hirinet 2013-07-04 17:14   Gizartea

iparraldeko-oinarrizko-gizarte-zerbitzuaGreba egingo dute oinarrizko gizarte zerbitzuetako langileek astelehen honetatik aurrera. Halaber, langile batzordeak deitutako greba honek iraupen mugagabea izango du. Igaro den maiatzaren 23an Javier Maroto alkateak dekretu bidez zerbitzu hauetako sei langileren lanaldiaren herena murriztu zuen, beste irtenbiderik eman gabe. Erabaki honek sortutako ezinegonak bultzatuta protestaldia hastea erabaki du oinarrizko gizarte zerbitzuetako langile batzordeak.

Araba Tran, erdi trena erdi tranbia

hirinet 2013-07-04 10:00   Gizartea

tranbiaehbildutxikiEH Bilduk Araba Tran proiektu berria aurkeztu du, Altsasutik Mirandara doan egungo tren korridorea erabiltzen duena garraio zerbitzua, hain zuzen. Araban aldiriko trena bezala funtzionatuko luke, Gasteizen, aldiz, tranbiaren funtzioa beteko luke.

Apaiztegiko kantoian arrapala mekanikoak eta igogailua jartzeko obrak martxan

hirinet 2013-07-04 09:32   Gizartea

apaiztegia-kantoia-2Gasteizko Alde Zaharreko Apaiztegiko kantoian igogailua eta arrapala mekaniko berriak jartzeko obrak martxan jarri ditu udalak eta aurreikusitako epeak betetzen baldin badira, 2014ko lehen hiruhilekoan egongo dira erabiltzeko prest. Aipatutako kantoiaren lehen zatian, Errementari kaletik Hedegile kalera artekoan, arrapala mekanikoak egongo dira.

Martxoak 3ko gertaeren horma-irudi erraldoia egingo du IMVG-k Zaramagan

hirinet 2013-07-03 11:48   Gizartea

zaramagako-muralaIMVG (Gasteizko Ibilbide Muralistikoa) proiektuak lan berria egingo du datorren irailetik aurrera. Oraingo honetan, Alde Zaharreko hormak eta fatxadak utzi, eta Zaramaga auzoan egingo du horma-irudi erraldoia. Bertan, 1976ko martxoaren 3ko gertaeretan oinarritutako murala egingo du irailaren 2tik urriaren 12ra bitartean. Zehazki, San Frantzisko elizaren plaza ondoan kokatuta dagoen bederatzi solairuko eraikinean egingo dute lana.

Gizarte etxeetako begiraleek eta sorosleek hitzarmen berria lortu dute

hirinet 2013-07-02 12:49   Gizartea

igerilekuaGasteizko gizarte etxeetan lanean aritzen diren sorosleek eta begiraleek lan hitzarmen berria sinatu dute, hainbat hilabeteeTAn borrokatu ostean.
Langileek @monitoresos Twitter kontuaren bidez jakinarazi dutenez hitzarmena “ez da espero zuten bezain ona”, baina “lan baldintzak mantentzen dituztela” gehitu dute. Udaleko alderdi politiko guztiek emandako “laguntza eta babesa” eskertu dute, baita ELA eta LAB sindikatuetako delegatuen aldetik jaso duten “babesa eta indarra” ere.

733 langabetu gutxiago Araban

hirinet 2013-07-02 10:48   Gizartea

langabezia-martxoanEkainean langabezia tasak berriro egin du behera Araban eta 733 pertsonek lana topatu zuten aurreko hilean, Espainiako Lan Ministerioak jakinarazi duen moduan. Horrela, egun 27.428 dira gure lurraldean langabezian dauden herritarrak. Iazko datuekin konparatuz, langabezia handiagoa da orain, hala ere, aldea murrizten ari da.

Beherapenak hasi dira Arabako komertzioetan

hirinet 2013-07-01 13:20   Gizartea

beherapenakEgun legeak ez du beherapenen garaia zehazten, halarik ere, asko dira tradizioz uztailaren 1ean deskontuen epea abiarazten dituzten komertzioak. Eguraldi txarraren eta krisiaren eraginez, salmenten jaitsiera eman da eta merkatarien gehiengoaren esanetan, udaberriko kanpaina “etsigarria” izan da.

Sendagaien berrordainketa heldu da Arabara

hirinet 2013-07-01 11:24   Gizartea

botikaUztailaren 1a heldu eta botiken berrordainketa heldu da Arabako farmazietara. Formula berri honek errezeta bidez erosten diren produktuak pixka bat garestituko ditu. Izan ere, hemendik aurrera 18.000 eurotik gorako irabaziak dituzten herritarrek sendagaien prezioaren %50 ordainduko dute, eta %40 langa horretatik beherako diru sarrerak dituztenek.

Sexu Askapenaren Nazioarteko Eguna

hirinet 2013-06-27 17:36   Gizartea

Ekainaren 28an, ostiralean, Sexu Askapenaren nazioarteko eguna28jpikarrai ospatuko da eta hori dela eta, hainbat dira hiri eta herri ezberdinetan egingo diren mobilizazioak. Izan ere, Transexualen, Bisexualen, Lesbianen,Gayen eta Queeren askapen sexuala aldarrikatzeko eguna ostiralean izan arren, aurreko astelehenean hasi ziren ekimenak.

15.000 pertsona muturreko pobrezian bizi dira Gasteizen

hirinet 2013-06-26 09:51   Gizartea

pobrezia-kontadoreaGasteizko Gizarte Eskubideen Aldeko Plataformak gure lurraldean ematen ari den pobreziaren igoera salatzeko kanpaina abiarazi du eta datorren uztailaren 3an, 19.30ean kontzentrazioa egingo du Andra Mari Zuriaren plazan. Plataformak eman dituen datuen arabera, muturreko txirotasuna 2008an biztanleriaren % 3,8koa izatetik 2012an %5,6koa izatera igaro da, hots, gure hirian 15.000 pertsona bizi dira pobrezian.

Auzoarekiko maitasuna zein auzo-ehuna sortzeko gaitasuna bezalako oinarriek sustengatzen dute Zaharraz Harro!

hirinet 2013-06-26 09:00   Gizartea

ZH-2013-prentsa-argazkiaZaharraz Harro!ren bosgarren edizioak hilaren 30era bitartean kolereztatuko ditu Alde Zaharreko kale eta kantoiak. Jai herrikoiak eta parte hartzaileak diren heinean, gasteiztarrak gonbidatu nahi dituzte aurtengo programazio anitzarekin goza dezaten.

Raul Palomares: “Txakurren eta hiritarren arteko bizikidetasuna lortzeko txakurren jabe arduratsuak behar ditugu”

hirinet 2013-06-25 14:20   Gizartea

txakurrak-hirianHaziak programaren baitan, Raul Palomares txakur hezitzaileak hiru proposamen interesgarri dakarzkigu: txakurrekin elkarbizitzeko gomendioak eskainiko dituen hitzaldia eta gure txakurrekin ondo pasatzeko hiru tailer dinamiko. Ekintza hauen nondik norakoak, txakurren jabeen eta hiritarren arteko harremana eta txakurren gaineko udal araudi berria izan ditugu hizpide txakur hezitzaileari egindako elkarrizketan.

Gasteizko Batailaren Bigarren Mendeurrena eta Musikaren Nazioarteko Eguna

hirinet 2013-06-20 12:24   Gizartea

gasteizko-batailaEkainaren 21ean ospakizun bikoitza izango da Gasteizen. Batetik, ohi bezala, Musikaren Nazioarteko Eguna ospatuko da eta, bestetik, Gasteizko Batailaren Bigarren Mendeurrena. Gertakari historiko hau ospatzeko lau eguneko egitaraua antolatu dute Gasteizko Udalek eta Araba Foru Aldundiak.

Uda badator!

hirinet 2013-06-20 10:18   Gizartea

uda-badator2013ko ekainaren 21a, ostirala, goizeko 07.04 puntu-puntuan. Hauxe dugu askorentzat desiratuena den urtaroaren hasiera, udarena, alegia. Hasiera ofiziala, behintzat, azken egunetako eguraldia ikusita zaila izango baita uda heldu dela sentitzea. Urtaro luzeena dugu uda, aurten 93 egun eta 15 orduz egongo da gurekin eta datorren irailaren 22an utziko gaitu, udazkenari lekukoa pasatuz.

Arabako metalgintzak greba egingo du ostiralean

hirinet 2013-06-19 12:22   Gizartea

arabako-metalgintzaMetalgintza arloan lan egiten duten Arabako 20.000 behargin baino gehiago deituta daude grebara. Ostiral honetan egitekoa den protesta CCOO, UGT, ESK eta LAB sindikatuek bultzatu dute eta hurrengo egunotan USO eta CNT ere batzea espero dute; ELAk, ordea, ez du greba deialdiarekin bat egingo.

Super Lonjez, gazteen lonjak erabiltzeko gomendioak

hirinet 2013-06-18 09:59   Gizartea

superlonjezEgun, hiriko gazteen % 11-14 inguruk aisialdirako lonjak alokatzen ditu eta hauek behar bezala erabiltzeko gomendioak emateko gida prestatu du Gasteizko Udalaren Gazteria Zerbitzuak. Horretarako, bideo orijinal eta umoretsu batzuk sortu dituzte, zeinetan Superlonjez izeneko pertsonaia batek egoera jakin batzuetan nola jokatu eta zein neurri har daitekeen azaltzen duen.

Euskararen eta Euskal Kulturaren Komunitatearen .eus domeinua onartu dute

hirinet 2013-06-17 09:45   Gizartea

puntuEUS_PRENTSAURREKOA02Urteetako lana eta pazientzia eskatu duen prozesuaren emaitza iritsi da, izan ere, urtebete oso bat ebaluazio fasean eman ondoren, ICANN erakundeak Euskararen eta Euskal Kulturaren Komunitatearen .eus domeinua onartu du.

ELAk ez du bat egiten larunbateko manifestazioarekin

hirinet 2013-06-13 11:37   Gizartea

ELALarunbat honetan Araba Borrokan plataformak deitutako manifestazioan ELA sindikatuak parte hartuko ez duela adierazi du ohar baten bitartez. Negoziazio kolektiboaren defentsan eta murrizketa sozial eta laboralen aurka kalera irtengo da hainbat kolektibo eta sindikatu biltzen dituen plataforma, 19.00etan Andra Mari Zuriaren enparantzatik abiatuta.