58 negoziok eskatu dituzte saltoki eta empresa txikientzako udal laguntzak

hirinet 2013-08-21 09:57   Gizartea

empresakDuela bi hilabete saltoki eta empresa txikientzako udal laguntzak eskatzeko epea ireki zela eta badira jada 58 negozio izena eman dutenak, zehazki, 32 saltoki eta 26 empresa txiki.

Odol talde negatiboen emaileak behar dira Araban

hirinet 2013-08-20 11:03   Gizartea

odol-emaileArabako Odol Emaileen Elkarteak odol talde negatiboen emaileen koporua jeitsi dela azaldu zuen aurreko astelehenean. Uda honetan, odol emaileen kopurua murriztu da orokorrean. Aurten 13.592 odol emate gauzatu dira abuztuaren 15era arte. Aurreko urtean, ordea, 15.000 izan ziren.

‘Berrerabili’ programak 5.500 objektu banatu ditu 7 hilabeteetan

hirinet 2013-08-20 10:24   Gizartea

berrerabili‘Berrerabili’ udal programak herritarrek alde batera utzi baina oraindik erabilgarriak diren objektuei bigarren bizitza bat emateko helburua du. Programa honekin, urtarriletik uztailera 5.500 objektu banatu dira jada. Objektuak mota askotakoak dira: tresna elektrikoetatik altzarietara, besteak beste.

43.000 zuhaitz adina birziklatu da Gasteizen hiruhilabete honetan

hirinet 2013-08-19 10:18   Gizartea

edukiontziakBigarren hiruhilabeten honetan, Gasteizko hiritarrek birziklatutakoa (edukiontzi urdin zein horietan) 43.469 zuhaitzen mozketa sahiesteko baliokidea izan da, CO2ko 1.833 tonen emisioa ekidin duenak.

Hasi dira zoladurak konpontzeko lanak

hirinet 2013-08-14 11:34   Gizartea

jundizAurreko astelehenean, abuztuak 12, hasi ziren Jundizeko eta hiriko beste hainbat kaleetako zoladurak konpontzeko lanak.

%3,7 areagotuko dira garbiketa lanak jaietarako

hirinet 2013-07-29 10:29   Gizartea

garbiketaGasteizko Udalak %3,7n areagotu egingo ditu Jaietarako prestatutako garbiketa lanak. Guztira, 5.000 garbiketa lanaldi antolatu dira eta hamarnaka makina. Jai-egunetako garbiketaz gain, prebentzio garbiketa sakona eraman da aurrera uztailaren 17tik.

UdAZKENfest, Arabako elkartasun gaua

hirinet 2013-07-24 11:56   Gizartea

udazkenfest-irudiaUdAZKENfest jaialdia ospatuko da datorren urriaren 31n Gasteizen. Datozen egunotan, Arabako elkartasun gau honen inguruko informazio gehiago zabalduko dute antolatzaileek. Zehaztasun guztien berri emateko  www.udazkenfest.org webguneaz baliatuko dira, baita Facebook eta Twitter-eko profiletaz ere.

Gasteizek Green Capital plaza estreinatu du

hirinet 2013-07-24 09:38   Gizartea greenplazahasieraGreen Capital plaza berria Angulema, Florida, Manuel Iradier eta Pio XII.aren kaleen artean kokatzen da eta erdialdeko haur parke handiena dugu.

Kaleratzeen aurkako protestak Gasteizen

hirinet 2013-07-23 12:10   Gizartea

kutxabank-kaleratzeak2013an 44 kaleratze izan dira Araban eta hauetatik 20 Kutxabankekin hipoteka adostuta zeukaten pertsonena izan dira. Hori dela eta, Kaleratzeak Stop Araba plataformak Kutxabanken aurkako hainbat protesta burutuko ditu datorren asteburuan.

Asto lasterketa polemikoa

hirinet 2013-07-23 11:21   Gizartea

carrera_burrosBaratxuri-txirikordak, txarangak, blusak… Heltzear da Santiago eguna, Andra Mari Zuriaren jaien aurrekaria. Gasteiz jai-giroan sartzen hasten da, indarrak hartuz astebete beranduago hasiko diren jaietarako.

Santiagon eta Gasteizko jaietan txirrindulariei alkoholemia kontrolak egingo dizkie Udaltzaingoak

hirinet 2013-07-23 02:00   Gizartea

BIZIKLETAK-(1)Kotxe eta motorren gidariei ez ezik, txirrindulariei ere prebentziorako alkoholemia kontrolak egingo zaizkie Santiagon eta Gasteizko jaietan.

Landa eremuetan sua pizteko debekua

hirinet 2013-07-19 10:01   Gizartea

barbakoa-estibalizBihartik aurrera, edozein landa eremutan sua pizteko debekua zabaldu du Arabako Foru Aldundiak. Urtero uda iristen denean, tenperaturak igotzearekin batera prezipitazioak murriztu egiten dira, halaber, hezetasuna ere txikiagoa da eta; horregatik, eremu hauetan suteak egoteko arriskuak gora egiten du.

Bizikletak autobus eta tranbia karriletatik igaro ahalko dira

hirinet 2013-07-18 09:53   Gizartea

BIZIKLETAK-(1)Gasteizko Udalak irailean onestiko du Trafikoko Ordenantza berria, atzo talde guztiek onartu ondoren. Ordenantza berri honek bizikleten inguruko araudia berrituko du gehien bat.

Udalak gizarte etxeetako jarduerentzat 30.000 plaza gehiago eskainiko ditu

hirinet 2013-07-17 12:35   Gizartea


gizarteetxeak-txikiaDatorren urteko gizarte etxeetako jarduerek berrikuntzak aurkezten dituzte. Alde batetik, aurreko urteko plaza kopurua %20an handitu da, 30.000 plaza gehio eskeiniz. Beste aldetik, udal instalazioetarako abonamenduak %40ko deskontua egingo du jarduera hauetan izena ematen dutenentzat.

Marotok Santiago eguna jai izateko eskaera egin du

hirinet 2013-07-17 09:55   Gizartea

DiaBlusa_ajosJavier Maroto, Gasteizko alkateak, eskaera ofiziala egin dio Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari, Juan María Aburtori, Santiago eguna (uztailak 25) eta Andra Mari Zuriaren eguna (abuztuak 5) jai egunak izateko datorren urtean.

Azoka plaza eraberritzeko lanak datorren astean hasiko dira

hirinet 2013-07-16 12:58   Gizartea

abastos-plazatxikiaAzoka plaza (Abastos) eraberritzeko lanak datorren astean hasiko dira eta urtebete inguru iraungo dute. Javier Maroto alkateak esan bezala, “Udalari musu-truk aterako zaizkio lanak, baina amaitzen direnean diru-iturria izango dira hiriarentzako; gainera, obrek iraun bitartean lanpostuak sortuko dituzte”.

2000 atzerritarrek utzi dute Araba azken urtean

hirinet 2013-07-15 12:57   Gizartea

atzerritarrakAraba izan da azken urtean atzerritar gehien galdu dituen euskal probintzia. Zehazki, %6,6ko beherakada jasan du, urtarrilean biztanleen erroldan 28.236 atzerritar izatera helduz. Hala ere, hiru probintzietatik Araban da atzerritarrek pisu demografiko handiena duten lurraldea, guztira %8,8a. Bizkaian, berriz, %6,4 eta Gipuzkoan %6,5.

Frankismoaren zigorgabetasuna salatzea helburu

hirinet 2013-07-12 14:36   Gizartea

frankismoa-kontzentrazioaFrankismoa epaitzeko kereilen aldeko euskal plataformak kontzentrazioa antolatu du datorren ostegunean, hilaren 18an. Franco jeneralak 1936ko uztailaren 18an zuzendutako altxamendu militar faxistaren 77. urtemuga dela eta, 20.00etan deitu dute mobilizazioa Gasteizko Katedral Berrian. Frankismoaren zigorgabetasuna salatzeaz gain, plataformak ohar batean adierazi duen moduan, Argentinan María Servini de Cubría epaileak aurrera eramaten ari duen kereila babestea ere izango dute xede.

Andra Mari Zuriaren plazako monumentua babestuko dute txupinazoan

hirinet 2013-07-12 11:44   Gizartea

zeledon-jaitsiera-plazaAlderdi Popularreko gazte erakundeak (NNGG Alava) hala eskatuta, Udalak Andra Mari Zuriaren enparantzan dagoen monumentua babestuko du estruktura berezi baten laguntzaz abuztuaren 4an. Gasteizko batailaren 200. urteurrena ospatu da aurten lehendabiziko aldiz eta plaza honetan bataila gogorarazten duen monumentua orain dela hilabete gutxi zaharberritu dute.

Hiru txirrindularietatik bik araudia betetzen du

hirinet 2013-07-11 09:39   Gizartea

BIZIKLETAK-(1)Ekainaren 10etik 30ra udaltzaingoak garatu duen 30eko eremuei buruzko informazio eta kontrol kanpainak emaitza onak azaldu ditu. Haien hitzetan, hiru txirrindularietatik bik esparru egokitik ibiltzen dira, galtzadatik hain zuzen.