Garoña ixteko plana, prest

hirinet 2012-11-19 10:00   Gizartea garonaPoliki-poliki, Santa Maria de Garoña (Burgos) zentral nuklearraren itxierak atzera bueltarik ez duela erakusten duten pausuak ematen ari dira. Azkena, Nuclenorrek berak eman duena, Iberdrolak eta Endesak osatzen duten enpresa, Garoña ustiatzen duena: Zentrala ixteko plana aurkeztuko dio CSN Espainiako Segurtasun Nuklearreko Kontseiluari. Betiere, aldaketarik ez bada, zentralak 2013ko uztailaren 6an utziko dio funtzionatzeari.

Azaroaren 14ko greba, mobilizazioak eta zerbitzu minimoak

hirinet 2012-11-13 11:01   Gizartea

GREBA-PAZAzaroaren 14an urteko hirugarren greba orokorra izango da. Oraingoan, CCOOk eta UGT deitu dute lanuztera, beste hainbat erakunde eta sindikaturen babesarekin. Deialdia Europako hainbat herrialdera iritsi da, CES Europako Sindikatuen Konfederazioak egun horretan protestak antolatzea erabaki baitu. Irailaren 26ko greba orokorrean ez bezala, ELAk eta LABek ez dute mobilizatzera deitu.

Ignacio Funes, ESK sindikatua: “Gizartean ematen ari garen eredua ez da batere ona, ez baikara ados jartzeko gai izan”

hirinet 2012-11-12 18:21   Gizartea

P1040343Datorren azaroaren 14an, asteazkena, Greba Orokorrera deitu dute CCOO, UGT, ESK, CGT eta CNT sindikatuek, besteak beste. Izan ere, CES Europako Sindikatuen Konfederazioak antolatuta, mobilizazio eguna izango da Europako Batasunean eta Portugal, Italia, Frantzia eta Grezia bezalako herrialdeetara zabalduko dira protestak.

‘Nik ere itxi nuen’, Garoñaren itxiera ospatzeko jaialdia

hirinet 2012-11-09 09:51   Gizartea

GARONA-nik-ere-garona-itxi-Garoñako zentral nuklearrak datorren urteko uztailaren 6an itxiko ditu ateak, azken informazioan arabera. Bihar, larunbata, Araba Garoñarik Gabe herri ekimenak itxiera ospatuko du eta ‘Nik ere Garoña itxi nuen’ lelodun jaialdia antolatu du. Plataformaren esanetan “Garoña guztion artean” itxi dugu, “urte askotako mobilizazioak eta borrokak” emaitzak eman dituzte eta orain ospatzeko garaia iritsi da, “garaipena gurea delako”.

Saregune, IKT-en eta herritarron topagune

hirinet 2012-10-26 02:00   Gizartea saregunelogoGasteizko Alde Zaharreko atarian aurkitzen da Saregune, bere koordinatzaileen esanetan, “aniztasunaren topagune” bilakatu den zentroa. Teknologia berriak gasteiztar guztiei hurbiltzea du xede,  formakuntza ardatz nagusia izanik. Bertan egiten den lana hobeto ezagutu nahi izan du Hirinet-ek eta Ainara Pérez Saregune proiektuaren arduraduna eta hezitzailea eta Estibaliz Cáceres teknologia berrietan hezitzailearekin solas egin du.

Gasteizko Euskalgintzak Udal Euskara Kontseilua agortutzat jotzen du eta bertan parte hartzeari uko egiten dio

hirinet 2012-10-18 18:56   Gizartea eman-euskarari-berea

Idazki hau sinatzen dugun taldeon ustez Udal Euskara Kontseiluak ez du balio ez funtsezko eztabaidak bideratzeko; ez hartzen diren erabakiak betetzen direla bermatzeko; ez egokitzapenak (izan helburuetan, izan aurrekontuetan) adosteko. Beraz, ez diogu zentzurik ikusten bertan jarraitzeari ez baita tresna baliagarria ez euskara zerbitzuaren lana errazteko ezta euskalgintzaren beharrak asetzeko ere.

Autobus geltoki berria, geroz eta gertuago

hirinet 2012-10-15 09:25   Gizartea

autobus geltokiaEuskaltzaindia plazak hartuko du Gasteizko autobus geltoki berria. Besteak beste, trenbidearen lurperatzea edota Arriaga parkearen biziraupena zela, urte luzeetan zehar desadostasuna izan da nagusi hiriburuko proiektu estrategiko honen gainean; haatik, aurreko astean izandako udal batzarrean PPk eta Bilduk bozak batu eta Herrandarren kalean behin-behinerako eraikia izan zen geltokiari agur esateko aurrerapausoa eman zuten. PSEko eta EAJko udal taldeak kontra agertu diren arren, ez dute gehiengorik proiektuari buelta emateko.

Desazkunde eta trantsizio bigarren topaketa Gasteizen

hirinet 2012-10-10 13:21   Gizartea

 

DESAZKUNDEA

 

Hurrengo egunetan, urriaren 11tik 14ra bitartean, 'Desazkunde eta trantsizio bigarren topaketa' izango da Gasteizen. 'Desazkundea' taldeak antolatu dituen jardunaldi hauek green hiriburuaren testuinguruan gauzatuko dira, antolatzaileen esanetan, "leku aproposa baita Gasteiz; azken urtean greentasunaren eredu bilakatu da, atzean fracking-a eta Garoña bezalako auziak dituelarik". Baina, zer da bada desazkundea? Kontzeptua argitzeko Hirinet-ek taldeko kidea den Iñigo Antepararekin hitz egin du.

 

 

 

 

 

Laminaciones Arreguiren erregulazio espedientea baliogabetu du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak

hirinet 2012-10-09 14:55   Gizartea

laminaciones5Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak Laminaciones Arregui enpresak ezarri zuen enplegua erregulatzeko espedientea baliogabetu egin du, bere esanetan, grebarako eta askatasun sindikalerako oinarrizko eskubideak urratzen dituelako.

Irailak 26ko grebaren jarraipena Gasteizen

hirinet 2012-09-27 17:59   Gizartea

GREBA-VIRGENBLANCA

Grebaren deitzaileek (ELA, LAB, STEE-EILAS, ESK, Hiru, EHNE, CGT eta CNT, hainbat gizarte-kolektiborekin batera) atzoko greba egunaren jarraipenari buruzko iritzi ona dutela adierazi dute. Euren esanetan, “lanuztea Hego Euskal Herriko arlo eta enpresetan orokorra izan da”. Gasteizko datuei erreparatuz, LAB sindikatuaren arabera, grebak eraikuntzan eta industrian lortu zuen jarraipena “inportantea” izan zen.

Euskara digitalki iraungitzeko arriskuan dauden Europako 21 hizkuntzen artean aurkitzen da

hirinet 2012-09-27 12:23   Gizartea

euskara aro digitaleanMETA-NETek (34 herrialdetako 60 ikerketa-zentroz osatutako sare europarrak) egindako azterketa baten arabera, euskarak eta Europako beste 20 hizkuntzak ez dute euskarri digitalean irauteko nahikoa babes. Aipatutako sare horretako kide den Elhuyar Fundazioak ohartarazi duen moduan, Europako hizkuntza gehienak "digitalki iraungitzeko arriskuan" daude eta Euskara arrisku handiko hizkuntzen multzoan ezarri dute, katalana, galegoa, bulgariera, greziera, hungariera eta polonierarekin batera, besteren artean.

Lagundu Hirinet irailaren 26ko grebaren jarraipena egiten!

hirinet 2012-09-24 18:10   Gizartea

26ko-grebaHirinet-ek irailaren 26ko grebaren jarraipena egingo du eta goizeko lehenengo orduetatik Gasteizen gertatzen denaren berri emango dizue. Argazki eta bideoen bitartez, greba egun honen nondik norakoak erakutsiko dizkizuegu. Eta ez hori bakarrik! Kaleko jendearen iritziak, aldarrikapenak eta adierazpenak jasoko ditugu, kalean gertatzen den hori guztia gal ez dezazuen.

Horretarako, zuen laguntza ezinbestekoa zaigu, egun hau nola bizi duzuen ikusi nahi dugulako, Hortaz, egunean zehar ateratzen dituzuen argazkiak edo bideoak eta zuen iritziak ongi etorriak izango dira gasteiztar euskaldunon atari honetan.

Orduko 30 kilometroko abiadura Gasteizko 45 kaletan

hirinet 2012-09-18 18:19   Gizartea BIZIKLETAK-(1)

Txirrindularien, oinezkoen eta ibilgailuen arteko benetako bizikidetza bermatu nahian, Gasteizko udalak  “trafikoa lasaitzeko neurri sorta bat abian jarriko du hainbat kaletan, txirrindulariek galtzada modu seguruan erabiltzerik izan dezaten”.

Foru kalea, Olagibel kalea, Posta kalea, Pio XII.aren kalea, Jesus Guridi kalea, Isaac Albeniz kalea, Askatasun kalea, Arriagako atea, Zerkabarren kalea, Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, Eulogio Sendan kalea, Koldo Mitxelena kalea, Bizenta Mogel kalea edo Ama Vedruna dira, besteak beste, aipatutako guneak.

Hiri garraiorako ikasle txartela berreskuratzearen alde

hirinet 2012-09-12 12:49   Gizartea tuvisaUdaleko oposizioko talde guztiek bat egin dute Javier Maroto alkatearen erabakia bertan behera gera dadin. Igaro den abuztuan, PPk bere kabuz hiri garraiorako ikasle txartela kentzea erabaki zuen eta ikasleak zerbitzu publiko hau erabiltzeagatik jasotzen zituzten laguntzarik gabe utzi dituzte.

Olarizuko erromeria, egitaraua

hirinet 2012-09-10 09:19   Gizartea

olarizuEstibalizko Andre Mariaren egunaren ondorengo lehen astelehenean Olarizuko zelaietan ospatu ohi den erromeria herrikoiak, egitarau zabal-zabala eskainiko die bertaratzen diren guztiei.