Tokiko kontsumoa babesteko manifestua sinatu dute Gasteizko hainbat enpresek eta dendek

hirinet 2015-09-24 02:00   Gizartea

Gasteizko 20 enpresa, elkarte eta saltoki inguruk Udalak martxan jarritako tokiko kontsumoaren aldeko kanpainarekiko atxikitze-ekitaldia egin dute gaur goizean.

Errefuxiatuei laguntzeko 86.700 euro bideratuko dituzte Aldundiak eta Gasteizko Udalak

hirinet 2015-09-22 02:00   Gizartea

Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak Arabako Larrialdietarako Funtsa aktibatu dute, Sirian eta Libanon bi proiektu aurrera eramateko.

Sexu hezkuntzarako ordua

hirinet 2015-09-22 02:00   Gizartea

Udako egun luzeak, hondartza, Andra Mari Zuriaren jaiak, eta abar, atzean utzita, Arabako umeek eta gazteek ikasturtea hasi berri dute, eta honekin batera sexologoontzako lan handia dago ere.

Salburua auzoko familiak, Errekabarri eraikitzeko zain

hirinet 2015-09-21 02:00   Gizartea

200 haur Zaramagako Candido Ruiz de Garibay ikastetxera joan behar dira egunero, behin-behineko eraikin zaharrera.

Walter Wendelin, Askapenako kidea: “Politikoki traba egiteak ez du esan nahi delitua egin denik”

hirinet 2015-09-21 02:00   Gizartea

Euskal Herriko eragile eta mugimendu ezberdinetako kideek Askapenaren kontrako epaiketa salatuko dute, asteburutik aurrera, beste hainbat herri epaiketa abian jarrita; zapata eta palestino laranja ikur, "eskubide zibil eta politikoen urraketa" lau haizetara zabaldu nahi dute ekinaldiokin, Walter Wendelin Gasteizko auzipetuak aipatu moduan.

Zayer enpresako langileek zuzendaritzaren “zintzotasuna” defendatu dute

hirinet 2015-09-21 02:00   Gizartea

Irailaren 10ean Espainiako Poliziak arakatu zuen Gasteizko Zayer enpresako langile batzordeak egun horretan bizi zuten egoera azaltzeko oharra bidali du.

Berrikuntza botilak

hirinet 2015-09-18 02:00   Gizartea

Juduentzako ardoa, biolin zaporekoa edo, antzinakoa nobedade, ekologikoa: merkatuan nabarmentzeko bideak irekiz doaz Arabako Errioxan, desberdintzea ardatz.

Europak Koroatze auzoa berritzeko planari bultza ekonomikoa emango dio

hirinet 2015-09-17 02:00   Gizartea

Europar erakundeek Koroatze auzoa berritu eta sustatzeko proiektuari ia 11 milioi euroko bultzada ekonomikoa emango diote.

Sei lagun atxilotu dituzte Gasteizen, ustez "terrorismoa goratzea" egotzita

hirinet 2015-09-17 02:00   Gizartea

Guztira, zazpi lagun atxilotu zituen atzo Espainiako Poliziak, "terrorismoa goratzea" leporatuta,  horietako sei Gasteizen eta beste bat Donostian. Lierni Arakama, Iñaki Ezeiza, Ekain Gartzia , Josu Etxeberria, Arlantz Perez de Nanclares eta Iñaki Muñoz Gasteizen atxilotu zituzten eta Aritz Armendariz aguraindarra Donostian.

Alzheimerraren nazioarteko eguna ospatuko du asteburuan Afaaraba elkarteak

hirinet 2015-09-17 02:00   Gizartea

Datorren astelehenean, hilak 21, Alzheimerraren nazioarteko eguna ospatuko da, hori dela eta, gaixotasun hau eta bestelako dementzia jasaten duten pertsonen elkarteak, Afaarabak, hainbat jarduera antolatu ditu, besteak beste, Alzheimerra adin guztietako pertsonei gerturatzeko asmoz.

Aurrekontu-partiden 6,36 milioiren erabilera aldatu du Urtaranen gobernuak, “beharrizan larriagoak artatzeko”

hirinet 2015-09-16 02:00   Gizartea

Gorka Urtaranen gobernuak aurrekontu-partiden 6,36 milioi euroren erabilera aldatzea erabaki du, “2015ean ez direlako osorik gastatuko, premiazkoagoak diren beharrizanei kasu egiteko”.

Etxebizitzen birgaitzea, espazio publikoen biziberritzea eta merkataritzaren berpiztea, udalaren lehentasunen artean

hirinet 2015-09-15 02:00   Gizartea

Gaur goizean agintaldi honetan Hirigintza eta Espazio Publikoaren alorrean bideratu nahi duen planaren ildo nagusiak aurkeztu ditu udal gobernuak.

Eraztun Berdea osatzea, autobus linea periferikoa BRT bihurtzea eta tranbia hegoaldetik eta ekialdetik luzatzea proposatu ditu Udal Gobernuak

hirinet 2015-09-15 02:00   Gizartea

Alkateorde eta Ingurumen zinegotzi Borja Belandiak iragarri du Eraztun Berdea hegoaldetik eta ekialdetik osatzeko asmoa duela, "hiriaren birika eta ikurra den horretan lotu gabe dauden aldeak identifikatuta".

Erakuslehioetan animaliak dituzten bi denda salatu ditu ATEAk

hirinet 2015-09-14 02:00   Gizartea

Animalien babeserako ATEA elkarteak erakuslehioetan animaliak dituzten Gasteizko bi denda salatu ditu, ustez “animalien inguruko araudia urratzen dutelako”.

Gasteizko kolektiboentzat elkarteen etxeetan aretoak eskatzeko epea zabalik

hirinet 2015-09-14 02:00   Gizartea

Gaurtik hasita Gasteizko kolektiboek eta elkarteek udalaren elkarteen etxeetan aretoak, egoitza gisa erabiltzeko, eskatzeko aukera izango dute, izan ere, Udalaren elkarteen etxeetan aretoak elkartearen egoitza gisa erabiltzen uzteko, armairutxoak esleitzeko eta areto komunen erabilera arautzeko deialdi publikoaren oinarriak argitaratu ditu.