Euskararen Txanda

GEU Elkarteak crowdfunding kanpainaren "kopuru amestua" lortu nahi du

Erredakzioa 2020ko uzt. 28a, 11:06

GEU Elkarteak abiatutako crowdfunding kanpainaren gutxieneko diru kopurua lortu du, baina ekarpen gehiago behar dituzte "amestutako kopurua" lortzeko, 10.000 euro. Bideo bat plazaratu dute kanpainari bultzada bat emateko.

Aihotz plazako gunea GEU Elkartearen diru iturri garrantzitsua da, baina aurten ezin izango du txosnarik jarri Gasteizko jaietan. Euskararen aldeko elkarteak Euskararen Txanda izeneko crowdfunding kanpaina bat abiatu zuen ekainaren amaieran, urte osoan zehar euskara sustatzeko ekimenak antolatzen jarraitu ahal izateko.

2020. urtean aurreikusitako GEU Elkartearen hainbat ekintza kolokan geratu dira pandemiak sortutako egoera dela eta, baina finantzaketa kolektiborako kanpainaren bitartez kolpea arintzea lortu du. Diru bilketa baliozkotzat jotzeko gutxieneko kopurua 6.000 eurokoa zen, eta dagoeneko 7.380 euro inguru biltzea lortu dute.

Hala ere, oraindik 11 egun falta dira itsulapikoa.eus plataforman sortutako kanpaina amaitzeko, eta "amestutako" diru kopuru optimoa 10.000 eurokoa da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide