2020/09/17 20:00

ANTZERKIA

Irri Barra gauak: 'Inpro-Komeryak', Iñaki Maruri, Mitxel Santamarina eta Ismael Pereira

Irri Barra gauak: 'Inpro-Komeryak', Iñaki Maruri, Mitxel Santamarina eta Ismael Pereira
Falerina Lorategia, Gasteiz

Irri Barra Gauak jaialdiko azken saioa izango da hau, hirugarrena. Ainhoa Aierbe, Tessa Andonegi eta Alazne Etxeberriarekin barre egin ondoren, hiru gizonezkoen txanda izango da iraileko egun honetan.

Gurekin izango ditugu Iñaki Maruri, Mitxel Santamarina eta Ismael Pereira iraileko saioan, umorezko bat-bateko saioa aurkezten.

Sinopsia:

Proposamen berri, berritzaile eta beharrezko batekin datoz hiru aktoreak. Hori asko esatea dela pentsatuko du batek baino gehiagok, baina haiek horrela ikusten dute argi eta garbi, eta horren aldeko apustua egin dute.

Izenburuan bertan igarri daitekeenez  INPROBISAZIO ikuskizun bat da eta UMOREZKOA, komeryak hitz joku horrek adierazten duen moduan. Inprobisazio ikuskizunak ez dira  berriak, badakigu. Berria dena euskara hutsez aurkeztea da. Euskal Umorearen barruan ez dago horrelakorik, eta gure uste apalean ezusteko bikaina izango da Euskal ikusleentzat.

Baditugu ahozko inprobisatzaileak, onak eta ugariak, eta ezagun da nola erantzuten duen jendeak horien aurrean, lau urtero BEC delakoa bete beteta egotea horren adierazle.

Bada imajina ezazue inprobisazio antzerki saio batekin!

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide