Bikotekide ohia eta haren aita jotzeagatik gizon bat atxilotu dute

Erredakzioa 2019ko ots. 20a, 13:23

Erasotzaileak bikotekideari eta haren aitari leporatu zien erasoa.

Udaltzaingoak 47 urteko gizonezko bat atxilotu du bikotekide ohia eta haren aita erasotzeagatik. Astearte arratsaldean atxilotu zuten El Pilar auzoan, eta gaur goizean, epailearen esku utzi dute erasotzailea.

Udaltzaingoaren partearen arabera, 092 zenbakian dei bat jaso zuten 18:30ean. Poliziak esandako tokira joan zirenean gizon batek esan zien bere bikotekide ohiak eta haren aitak jo egin zutela, seme-alabak jasotzera joan zenean. Gizonak ez zuen ageriko lesiorik. 

Udaltzainek handik hurbil dagoen anbulatorio batean aurkitu zituzten aita eta alaba; izan ere, gizonak zituen zauriak sendatzeko anbulantzia batek bertara eraman behar izan zuen. Emakumearen eta bere aitaren azalpenak entzun ostean, poliziek gizonezkoa atxilotzea erabaki zuten.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Araban, Bizkaian edo Gipuzkoan) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide