World Press Photo, nazioarteko fotokazetaritza lehiaketa ospetsuena, Gasteizen da berriro. 125 herrialdetako 4.500 egilek 73.000 irudi aurkeztu dituzte lehiaketa honetara, eta 17 kidek osatutako epaimahaiak 152 lan hautatu ditu, 42 egilerenak.
Aurtengo irabazlea Ronaldo Schemidt kazetari venezuelarra izan da, Nicolas Maduroren kontra Caracasen egindako protesta batzuetan hartutako argazkiagatik: ikasle bat agertzen da irudian, gorputza sutan duela.
World Press Photo erakusketa Montehermoso kulturuneko ur-biltegian ikusi ahalko da, azaroaren 18ra arte, 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara, asteartetik igandera (jaiegunak barne). Astelehenetan itxita dago.