'Gasteiztarrak Arraun the World' argazkien erakusketa zabalik da

Erredakzioa 2018ko urr. 12a, 07:00
Erakusketan izango den argazki bat. OIHANEDER

Erakusketarekin batera, argazkietan jasotako bidaien aurkezpen publikoak egingo dira urrian.

Gasteiztarrak Arraun The World argazki-hizki lehiaketan saritutako argazkien erakusketa zabalik da Oihanederreko Jovellanos aretoan, urriaren 28ra arte. Iaz bezala, argazki irabazleez gain, lehiaketara aurkeztutako beste lehiakideen  irudiak pantaila digital batzuetan ikusteko aukera izango da.

Gaizka Untzuetaren Kirgizistan: zeruko mendien magalean; Koldo Zubizarretaren Namibian basamortua biziz; Maitane Nietoren Hesirik gabeko kartzela Ghanan eta Ania Fernandez de Ganboaren India harrigarria izan dira epaimahaiak saritu dituen lanak. Lehenengo biak 30 urtetik gorakoen sailean, eta beste biak 18-30 urtekoen artean. Lehiaketara 27 lan aurkeztu ziren eta 540 argazki inguru.

Erakusketaren ordutegia:

  • Asteartetik ostiralera: 18:00-21:00
  • Larunbatetan: 11:00-14:00 eta 18:00-21:00
  • Igandeetan: 11:00-14:00

Erakusketarekin batera, argazkietan jasotako bidaien aurkezpen publikoak egingo dira urrian zehar:

  • Urriak 16, 19:00: Hesirik gabeko kartzela Ghanan –Maitane Nieto & Javier Galapero–, Pura Vida tabernan (Arana).
  • Urriak 18, 19:00: India harrigarria (Ania Fernandez de Ganboa), Koxka tabernan (Salburua).
  • Urriak 23, 19:00:  Kirgizistan: zeruko mendien magalean (Gaizka Untzueta),  Dazz tabernan (Alde Zaharra).
  • Urriak 30, 19:00:  Namibian basamortua biziz  (Ainhoa Perez de Nanclares eta Koldo Zubizarreta), Orient Expres tabernan  (Txagorritxu).

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide