Xabier Etxaniz idazlea izango da Magisteritzako dekano berria

Erredakzioa 2018ko abu. 2a, 06:00
Haur eta gazte literaturan aditua da Xabier Etxaniz. / Nuria Gonzalez · EHU

Haur eta gazte literaturan aditua, besteak beste, haur folklorea eta igarkizunak aztertu ditu, eta gazteentzako hainbat liburu argitaratu ditu.

Xabier Etxaniz Erle idazle eta irakaslea izendatu dute Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko dekano berria. Orain arte Hilario Llanos hidrogeologoa izan da fakultate horretako dekanoa.

Oñatiarra sortzez, Euskal Filologia Gasteizen ikasi zuen, eta 1984an EHUko irakasle titularra izatea lortu zuen. Gasteizko Irakasleen eskolako zuzendaria, euskara errektoreordea eta irakasleen errektoreordea ere izan da. Haur eta gazte literaturan aditua, arlo horri buruzko hainbat saiakera idatzi ditu; hala nola Euskal haur eta gazte literaturaren historia edo 90eko hamarkadako haur eta gazte literatura. Horrez gain, LAIDA ikertaldeko kidea da eta haur folklorea ikertu du. Fikzioari dagokionean, Patxiki, Ilun eta Musu lapurra bezalako lanak argitaratu ditu.



ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide