alea.eus

Bikoteari erasotzegatik gizon bat atxilotu dute Zaramagan

Erredakzioa 2018-07-04 13:40   Gizartea  Gasteiz

Emakume bati erasotzeagatik, atxilotu dute 28 urteko gizon bat, Zaramagan. Gizonak zein emakumeak elkarrekiko urruntze agindua dute.

Bikoteari eraso egiteagatik, Gasteizko Udaltzaingoak 28 urteko gizon bat atxilotu du, eta genero indarkeria delitu bat egotzi dio. Gizonak zein emakumeak elkarrekiko urruntze agindua dute.

Goizaldean, 092 telefonoan jasotako dei batek ohartarazi du Zaramaga auzoko etxe batean gizon batek emakume bati eraso egin ziola. Poliziak heldu zirenean, gizonak esan zien etxean bakarrik zegoela, baina etxea miatu ondoren, ohe baten azpian ezkutatuta, aurkitu zuten emakumea; aurpegian zein gorputzean kolpe seinaleak zituen eta odolaren arrastoak ere. Salaketa jartzeari uko egin zion emakumeak.

Udaltzainek gizona atxilo eraman zuten, eta gaur goizean pasatu da epailearen aurrean. Emakumea ere ikertzen ari dira, urruntze agindua urratzeagatik.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Izan zaitez ALEAkide.



Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa